Donostia JATA azokan izango da, Japoniako garrantzitsuena, hirugarren urtez hiria helmuga turistiko gisa sustatzeko

Japonia Donostia Turismoa & Convention Bureauko merkatu lehenetsietako bat da, eta, horregatik, irailaren 20tik 23ra JATA azokan izango da. Azokara 180.000 pertsonatik gora hurbilduko dira, bai profesionalak eta baita publiko finala ere.

jata2018

Donostia Turismo & Convention Bureau, Basquetourrekin batera, JATA azokan parte hartzen du, Japoniako garrantzitsuena, eta nazioartean garrantzitsuenetakoa. Helburua da Donostia helmuga turistiko bezala sustatzea. Hirugarren urtea da Donostia azoka horretara hurbiltzen dena, Japoniako publikoak interes handia bait dauka Euskal Herrian, eta bereziki Donostian. Azkeneko bost urteetan (2012 -2017) Donostia bisitatzen duten turista japoniarren kantitatea bikoiztu egin da.

JATA azoka sektore turistikoan kontaktu eta hitzarmenak lotzeko topagune paregabea da. Donostia Turismo & Convention Bureauko ordezkariek hitzordu ugari lotu dituzte Japonia eta nazioarteko agentziekin eta, halaber, hainbat workshop egingo dituzte Donostiako eta Euskal Herriko eskaintza turistikoa ezagutzera emateko. Besteak beste, city break edo ihesaldiak sustatuko dira, bereziki turismo kulturala, gastronomikoa, kirolak eta jaialdiak nabarmentzeko.


DONOSTIARA DATOZEN BISITARI JAPONIARREN SARRERAK (2008 -2017)

2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
BISITARIEN SARRERA 1.954  2.532  2.709 3.007 4.952 6.885 8.179 9.148 8.517 11.596
GEHIKUNTZA 0 129,58% 138,64% 153,89% 253,43%  352,35% 418,58%  468,17% 435,88% 593,45%

bisitari-japoniarrak

 


 

Donostia Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago