Memoria

Turismoaren bilakaera oro har ari da aldatzen, eta San Sebastián Turismo & Convention Bureautik, erronka berrien aurrean, Donostiarako nahi dugun turismo-ereduaren gainean berriz pentsatu nahi dugu. 2017an, etapa berri bati hasiera eman diogu, VISIT- BIZI 2017-2021 Donostiako Turismo arloko Gida Planaren onarpenarekin: planak proiektuaren erdigunean ipintzen ditu herritarrak eta hauen aldeko apustua egiten du: gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-iraunkortasunaren alde, herritarren, bisitarien eta enpresen arteko orekaren alde, bizitza eta bisita-kalitatearen alde, eta helmugaren egiazkotasunaren alde, betiere, identitatea, bereizgarritasuna, kultura, hizkuntza eta tradizioak sustatuz.

Aurreko Gida Planak, 2012-2016koak, oinarrizko bi erronka nabarmentzen ditu: urte-garaien araberakoa ez izatea edo uda-garaitik kanpoko igoera, eta nazioartekotzekoa. Bi helburuak arrakastaz lortu dira, baina 2017tik, oinarrizkoak izaten jarraitzen duten bi erronka horiez gain, beste erronkei ere aurre egin behar diegu; hauei esate baterako: eremu edota une jakin batzuetan nabari daitekeen giza presioa, mugikortasunaren hobekuntza edo ostatuaren erregulazioa. Era berean, garrantzitsua da erakarri nahi dugun turismo mota aukeratzea eta zer sektore estrategiko sustatu nahi ditugun jakitea.

Hori dela eta, errealitate hori kudeatzeko unea da gure helburuetara ahalik eta azkarren egokitu dadin, betiere, gure hiriko turismoan iraunkortasuna eta oreka bermatuz Gida Plan berrian ezarritako neurrien bidez. Hori adituen, sektoreko profesionalen, alderdi politiko guztien, herritarren, Donostia Turismoa & Convention Bureau-ren eta lotutako tokiko 300 enpresa baino gehiagoren oso lan teknikoaren emaitza izan da. 2017ko balantzearen datuek, aurreko urteekin alderatuta izandako igoera arin eta orekatuarekin, erakusten dute norabide zuzenean ari garela aurrera egiten.