Donostiak marka turistikoa estreinatu du

Ideiak

Era errazean errealitate konplexu bat gauzatzeko modua da marka. Kasu honetan, errealitate honek (Donostia turismogune moduan) jarrera eta ikuspegi desberdinak biltzen ditu.

Markak ezingo du bere egitekoa lortu, baldin eta ez badago behar bezala lerrokatuta turismoaren fenomenoa eta horrek hirian duen eragina ikusten dugun moduarekin.

Beste turismo bat posible da

Turismoak bultzada handia ematen dio gure ekonomiari, eta guztiontzat garapenerako eta ongizaterako aukera da.

Ezin dugu alde batera utzi, enplegua sortzen duelako, enpresen ehuna dinamizatzen duelako eta euskal kultura eta nortasuna zabaltzen laguntzen duelako Lehen mailako turismogune moduan finkatzea dugu helburu. Baina ez edozein preziotan. Erreferente izan nahi dugu, baina ez diogu uko egin nahi gu garenari eta balioesten dugunari:

  • Toki jasangarria, sozialki, ingurumenaren aldetik eta ekonomiaren aldetik.
  • Gu geu izanez. Gure nortasunari eta izaerari eutsiz.
  • Bertako bizi-kalitatean oinarritzen den xarma duen turismogunea..
  • Bisitariak integratzearen alde egiten duen hiria, “behin behingo bertako herritar” bihurtuz

Uste dugu beste turismo bat posible dela, lau ardatz horietan oinarritzen dena. Eta markaren balioek eta formek ere printzipio horiek adierazi behar dituzte.

Balioak eta izaera

Balioak dira gure jokabidea zehazten duten jarraibideak. Jokabide hori kolektibo bateko partaideek partekatzen badute, orduan balioak “kultura” bihurtzen dira. Balio horiek definitzen gaituzte hiri eta turismogune gisa, eta jarraitu behar dugun bidea ezartzen digute, bai formari bai mamiari dagokionez.

Izan ere, marka ez da soilik ikurra eta logotipoa. Denaren gainetik, koherentziarekin eskaintzen ditugun ezaugarrien eta balioen multzoa da, eta horiekin bat etor daitezkeen pertsonei eskaintzen dizkiegu.

Eta, gure kasuan, zein dira ezaugarri horiek? Nolakoa da, funtsean, gure hiria? Donostia da:

Balioaren proposamena

Donostia mila aldiz esan dugu hiri paregabea dela. Guztiok. Bertakoek eta kanpokoek. Topiko gisa, eta txundituta adieraziz: “Donostia bat bakarra munduan”.

“Paregabea izateak” turismogune desiragarri eta irrikatu bihurtzen gaitu, zerbait berezia eta funtsezkoa delako. Eta horrek ikono bihurtzen gaitu.

Donostia osoa ikono bat da, eta, era berean, ikonoz beteta dago, bisitariek ikoniko bihurtzen dituzten eta berekin eramaten dituzten espazio, eraikin, eskultura eta irudiz beteta. Eta ikono horiek guztiak esparru geografiko trinko, txiki eta erabilgarrian daude kokatuta. Giza eskalan, eskala bizigarrian. Eta hori Donostia ezagutzeko sentsazioaren parte da.

Baina Donostia ikonikoa da, ez soilik bere itxuragatik. Gastronomia, dotorezia, egiteko modua, partekatzeko eta ospatzeko modua ere berezkoak eta bereziak dira, eta Donostia ezagutzeko esperientzia bizipen bereizgarria bihurtzen dute.

Balioaren proposamen hau goiburu soil eta ulergarri batekin laburtuko dugu.

Ez du itzulpenik behar; izan ere, nazioarteko hizkuntzan adierazten da, ingelesean. Kontzeptu horiek, bere aldetik, grezieratik -εἰκόνος- eta latinetik -civitas- datoz: Kontzeptu horrek leialki adierazten du gu garena.

The iconic city

Benetako promesa da, gure izaeran oinarritzen dena, eta balioaren promesa. Bezeroari benetako arrazoia eskaintzen dio Donostia aukeratzeko.

Jaitsi markaren eskuliburua