Donostiak ITB Berlin azokan parte hartuko du

  • ITB Berlin Azokan mundu osoko alor turistikoko profesional nagusiak bilduko dira martxoaren 7tik 11ra.
  • Donostia Turismo & Convention Bureauko ordezkariak eta establezimendu bazkideak – Hagoos, Basque Destination, Bask For All eta Slow Walking - ITB Berlin azokan izango dira Donostia city break eta hiri- helmuga turistiko bezala sustatzeko, Basquetourren eskutik.
  • Ernesto Gasco lehen alkateorde eta Turismoko zinegotziak esan duenez “garrantzitsua da Donostia Turismoa & Convention Bureau zein bere enpresa bazkideek ITB Berlin bezalako ekitaldi lider batean presentzia izatea, turismogune erreferente eta kalitatezkoa bezala posizionatzeko nazioartean. Donostiak asko dauka erakusteko, gastronomia, eskaintza kuturala, kiroletakoa, premium-a...”

itb-berlin

Donostiak ITB Berlin Azokan presentzia izango du – mundu mailan azoka liderra alor turistikoan - , Basquetourren eskutik, Tourspain-eko stand-aren barruan, martxoaren 7tik 11ra. Helburua da Donostia helmuga turistiko bezala sustatzea publiko profesionalari begira (agentziak, turoperadoreak, komunikabideak, bloguerrak...) lehenengo hiru egunetan, eta publiko finalari zuzenduta asteburuan.

Donostia Turismo & Convention Bureau hainbat enpresa donostiarrekin joango da azokara, hots: Hagoos, Basque Destination, Bask For All eta Slow Walking. Erakunde donostiarrak hiriaren eskaintza turistikoa ezagutzera emango du hiri-turismo eta city break zein irtenaldien alorrean, bereziki kultura, gastronomia, kirola eta jaialdiak nabarmenduz. Manu Narvaezek, Donostia Turismoa & Convention Bureauko zuzendariak garrantzia eman dio bazkideekin batera joateari, “Donostiako enpresak nazioarteko merkatuan ezagutzera eman daitezen eta etorkizunean negozioa egiteko aukera emango duten kontaktuak egiteko”. Standean arreta emateaz gain, lan-mahaiak antolatu dira profesionalekin bilerak aurrera eraman ahal izateko. 2017ko edizioan 500 pertsona ingururi arreta eman zitzaien eta 50 kontaktu profesional baino gehiago egin ziren (agentziak, bloguerrak, kazetariak etab.).

Alemania, Donostiarentzat merkatu lehenetsia

Alemania Donostiarentzako merkatu lehenetsietako bat da. Gehien bisitatzen gaituzten herrialdeen artean 4.a da, 49226 ostatu-gauekin 2017an; hala, hiriko turista guztien artean %6,71 alemaniarrak dira.

Euskadi bisitatzen duten turista alemanek batez ere gastronomía eta ardoengatik egiten dute (%21), hiri- turismoarengatik (%19), touring-arengatik (%18) eta kultura zein ekitaldien turismoarengatik (%18). Turista alemaniarraren pertsona eta eguneko gastua 100,2€-koa da. Gastuaren tipologiari dagokionez, %27 ostatu-gauetara doa, %18 gosari, bazkari eta afarietara, %36 garraiora, %5,2 ekintza gastronomikoetara, %6 beste ekintzetara eta %6 erosketetera. %99ak Euskadi helmuga turistiko bezala gomendatuko luke.

ITB Berlin

ITB Berlín munduko industria turistikoko azoka liderra da, 180 herrialdeetako profesionalekin eta 160.000 metro karratuko espazioarekin. Azokak 1000 erosle top kualifikatu baino gehiago ditu, 10.000 erakustoki eta 160.000 bisitari.


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago