Made in San Sebastián, Donostiako marka eta saltokiei balioa ematen dien gida

Donostia Turismoa & Convention Bureauk “Made in San Sebastián” gida sortu du. Bisitariari Donostiako marka eta saltoki esanguratsuenak erakusten dizkion argitalpena da: tokiko markak, etxeak eta diseinatzaileak, estiloa eta “Donostia” zigilu nahastezina biltzen dituzten multimarka saltokiak edo haien historia eta tradizioa direla eta erreferenteak diren saltokiak.

Gidak Donostia Turismoa & Convention Bureau (SST&CB) eta Donostiako Sustapenak bultzatutako Donostia Moda klusterraren baitan dauden 68 establezimendu jasotzen ditu. 4 hizkuntzatan argitaratu eta DT&CBren bulegoetan, kide diren saltokietan, nazioarteko azoka eta workshopetan eta www.sansebastianturismoa.eus webgunean (onlineko bertsioan) eskuratu ahal izango da.

made-in-ss

Donostia Turismoa & Convention Bureauk “Made in San Sebastian” gida diseinatu du Donostiako marka eta saltoki bereziak eta kalitatezkoak bisitariari argitalpen bakarrean erakusteko asmoz. Gidak tokiko diseinatzaileen markak, hamarkada hauetan haien oinarri eta ezaugarriak mantentzen asmatu duten saltoki bereziak, joerak ikusgai dauden saltokiak, egile-dendak eta abarrak bateratzen ditu. Baina beti mantentzen dute guztiek nortasun donostiarraren bihotzean dagoen ukitu dotorea. “Donostia” zigilu esanguratsua duten arropak, osagarriak eta bitxiak, edertasuneko guneak, optikak eta artisautzako produktuak dira.

“Made in San Sebastian” gida VISIT-BIZI 2017-2021 Donostiako Turismo arloko Gida Planaren baitan sartu behar da. Ardatz estrategikoen artean, tokikoa,berezia eta kalitatezkoa den hiriko merkataritza bultzatzearen eta bisitarien aurrean indartzearen aldeko apustua egin du.

Gidak DTurismoa&CBri eta Donostia Moda Klusterrari atxikitako 68 establezimendu biltzen ditu, Ekonomia BultzatzekoZinegotzigoak sustatuta Donostia Sustapenaren eskutik. Ekimen horren helburua hirian 1.000 enpresa inguru biltzen dituen eta zuzenean 2.750 laguni lana (hau da, hiriko enplegu osoaren % 2,63) ematen dien sektorea suspertzea da. Donostia Moda Klusterra diseinatzaileek, prestakuntza-zentroek, modan espezialistek, saltokiek, fabrikatzaileek, erakundeek eta abarrek osatzen dute. Horiek guztiek gure hiriaren garapen ekonomikoa lortzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko aukera topatu dute sektore horretan.

Gidan jasotako saltokien artean, tokiko modako 9 saltoki nagusiak topa ditzakegu. Horiei esker, Donostia Estatu mailako eta nazioarteko testuinguruan kokatuta dago (Isabel Zapardiez, Minimil, Indi and Cold, Loreak, Box San Sebastián, Casa Munoa, Amaia Txabarria, Irulea eta Zergatik); beste marka esanguratsu eta dotore batzuek hiriari luxua gehitzen diote (Noventa Grados, Auzmendi…); eta “Donostia” zigiluaren estiloa eta berezitasuna uztartzen dituzten multimarka saltokiak ere aipatu beharrekoak dira (Goiuri, Torrubia and Torrubia, Arbelaitz, Hawaii, Izadi, Ponsol, Ayestarán, Eguzkilore, Koloreka… eta abar).

guia-moda

Argitalpena, batez ere, bisitariari zuzenduta dago eta 4 hizkuntzatan argitaratuko da: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Donostia Turismoa & Convention Bureauren bulegoetan, kide diren saltokietako lokaletan eta Estatu mailako eta nazioarteko azoketan eta workshopetan eskuratu ahal izango da. Onlineko bertsioa webgune honetan deskarga daiteke: www.sansebastianturismoa.eus.


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago