#BasqueChallenge, ausartzen al zara?

 
  • Donostia Turismoa & Convention Bureauk #BasqueChallenge erronka sortu du bisitariei euskara ezagutzera emateko asmoz. Ekintza VISIT-BIZI 2017-2021 Turismo Gida- Plan berriaren baitan sartuta dago eta xedea da, gure kultura eta hizkuntza balioan jartzea. Horrela, gainera, Donostia beste helmuga turistikoen aldean desberdin eta berezi egiten duena nabarmenduko dugu.
  • Azken 10 egunak! Parte hartzeko epea azaroaren 30ean amaituko da. Parte-hartzaileek beren burua grabatu behar dute “Ni gai naiz. Zuek ere izango al zinatekete?” esaldia esanez, eta sare sozialetan zintzilikatu. Bigarren aukera da “#BasqueChallenge” bideoa partekatu eta lagun bati erronka botatzea. Parte-hartzaileen artean, Arzak jatetxean bi lagunentzako bazkari bat zozkatuko da.
  • Bideoak dagoeneko 270.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu eta irabazlea abenduaren 3an, Euskararen Egunean, ezagutaraziko dute.

Donostia Turismoa & Convention Bureauk VISIT- BIZI 2017-2021 Turismoko Gida Planean jasotako laneko ardatzen baitan euskara eta euskal kultura bultzatzearen aldeko apustua egiten du. Hiriek gero eta elkarren antza handiagoa dute, baina bisitariek benetakotasuna eta leku bakoitza ezberdin

eta berezi egiten duena bilatzen dituzte. Hori guztia gure hizkuntza eta kultura nazioartean hedatzeko eta balioa emateko aukera bikaina da.

#BasqueChallenge erronkaren helburua bisitariei euskara modu dibertigarri eta biralean ezagutaraztea da. Bertakoek ere parte hartu dezakete, guztion artean, bideoari eta euskarari ahalik eta oihartzun handiena emateko. Japoniako, Australiako, Zeelanda Berriko, Frantziako, Alemaniako, Erresuma Batuko, Irlandako, Argentinako, Suitzako eta beste herrialde batzuetako turistak dagoeneko ausartu dira “Ni gai naiz, zuek ere izango al zinatekete?” esaldia errepikatzen eta grabatzen, eta aurkezpen-bideoak, orain arte, 270.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu
Parte hartzeko bi aukera daude:

  1. Bideoa sare sozialetan partekatzea eta lagun bati erronkabotatzea (haren aipamena eginda).
  2. Esaldia errepikatuz bideoa grabatzea eta Donostia Turismoa & Convention Bureauren sare sozialetara igotzea – Facebook/ Twitter/Instagram- #BasqueChallenge traolarekin (x5 zenbaki estra zozketarako!)

 

Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, egingo dugu parte-hartzaile guztien artean zozketa, eta irabazleak 3 Michelin izarreko Arzak jatetxean 2 lagunentzako bazkaria eskuratuko du.

Informazio guztia eta zozketaren oinarriak webgune honetan kontsulta daitezke: www.donostiaturismoa.com

 


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago