Aste Santurako okupazio maila altua espero da Donostian

  • Donostia Turismoak harrera bikaina prestatu du Aste Santuari begira. Bisitarien arretarako lantaldea handituko du bere bi informazio bulegoetan eta produktu, zerbitzu zein esperientzia turistikoen aukera zabala eskainiko du.

  • Hotel eta pentsioen okupazio mailaren aurreikuspena %90etik gorakoa da Aste Santuko astebururako eta %75etik gorakoa jaiegunetarako.


Lurmetrikak ikertutako datuen arabera, hotel eta pentsioen okupazio-graduaren aurreikuspena %90etik gorakoa da ostirala 18 eta larunbata 19rako, %75etik gorakoa jaiegunetarako, eta %65ekoa Aste Santu eta Pazko- Asteko gainontzeko egunetarako. Apartamentuetarako aurreikuspena zertxobait baxuagoa da, %50eko okupazioa estimatzen du astebururako eta %30ekoa gainontzeko egunetarako.

Datu horiek kontuan hartuta, Donostia Turismoa bisitariari harrera bikaina egiteko prestatu da. Horretarako, informatzaileen lantaldea indartuko du Aste Santuan eta Pazko-Astean bere bi bulegoetan: Boulevard-eko Bulego Nagusia eta Autobusen Geltokiko Informazio Puntua.

Era berean, zerbitzu aukera zabala eskainiko du, bisitariak ahalik eta bidaia-esperientzia asebetegarriena izan dezan. Horretarako, hainbat baliabide izango ditu eskura: hiriko eta inguruko garraioa errazten duten SSCARD eta BASQUECARD txartelak, autobus eta tren turistikoak, informazio euskarriak (mapa turistikoak, opor gidak, gastronomia gidak, katalogoak…) etab.

Gainera, produktu turistikoen eskaintza indartuko da, Donostia Turismoko bazkideen kolaborazioarekin, hiriaz eta inguruaz gozatzeko. Esperientziak turismo bulegoetan eta www.sansebastianturismoa.eus webgunean eskuratu ahal izango dira.

bisita-gidatuak-aste-santua

Proposamen berriez ere informatuko da; hala nola, San Martin Merkatuan eta Alderdi Ederren egingo den azokari buruz.

Bisitariaren arretari lotutako kalitate zerbitzua

Donostia Turismoak bere Plan Estrategikoan ezarritako helburuetako bat bisitariari arreta paregabea eskaintzea da. Horretarako, Arreta Bulegoa etengabe hobetzen saiatzen da, instalazioak hobetuz eta bidaiariarekin harremana izaten duten informazio guneetako eta bulegoetako (saltokiak, ostalaritza, hotelak, etab.) langileak etengabe trebatuz. Bisitariek informazio-guneetan betetzen dituzten inkesten bidez, ziurta dezakegu kalitatezko zerbitzua eskaintzeko egindako ahaleginak emaitza onak ematen dituela; izan ere, 10etik 9,68ko puntuazioa izan du turismogunean jasotako arretak.

Aste Santuaz gozatzeko ideiak Donostian

Donostia Turismoko webgune eta blogean, bisitariek beraien egonaldiaz ahalik eta gehien gozatzeko ideiak eskaintzen dira, hala nola: gastronomia, erosketak, auzoetan egiteko planak, ibilaldiak etab.

Informazio gehiago


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago