Donostiako turismoa hazi egin da behe-denboraldian, desestazionalizazioa indartuz

EUSTATeko datuak bat datoz Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Turismo Gida-Planaren lan ardatzekin, hots, desestazionalizazioa, nazioartekotzea eta jasangarritasuna. Behe-denboraldian hazkundea nabarmena da: 2019ko otsailean gaualdiak %8,2 igo dira 2018ko otsailarekin alderatuta, eta bidaiariak %11,8.

  • Donostian gaualdiak goi-denboralditik kanpo hazi egin dira, +%8,2 otsailean, Eustat-eko datuen arabera.
  • Turismoaren nazioartekotze joera indartzen jarraitzen du: atzerriko turistak %41 baziren 2018ko otsailean, %42ra igo dira 2019ko otsailean.
  • Hiria Gipuzkoa eta Euskadiko turismoaren buruan mantentzen da, otsailean, lurraldeko gaualdien hazkunderik handienarekin.

Donostiako lehen alkateordeak, Ernesto Gascok, honakoa adierazi du: “Datuek erakusten dute bide onean lan egiten ari garela turismoaren desestazionalizazioa indartzeko. Donostia Euskadiko turismoan liderra izaten jarraitzen du, hazkunderik handienak baititu. Gainera, otsailean, hau da, behe-denboraldian, %45 inguruko okupazio- maila lortu dugu, eta horrek sektoreko lanpostuak mantentzea errazten du”. Era berean, azpimarratu du: “Gure helburua desestazionalizazioa bultzatzea da, hots, hazkunde handiena behe-denboraldiko hilabeteetan lortzea, beste garai batzuetan saturazioa sahiesteko. Horretarako ekitaldi eta jardunaldi erakargarriak antolatzen jarraituko dugu, otsailean egin dugun bezala, helmuga turistiko interesgarria izateko eta kalitatearen alde apustu egiteko”.

 


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago