Donostia Turismoaren Mundu Erakundearen hamabosgarren edizioko sarien finalista

Turismoko Munduko Erakundeak publiko egin ditu gaur sarien hamabosgarren edizioko finalistak “Turismo iraunkorra sustatzeko egindako proiektu inspiratzaileei aitortza ematen duten sariak”

Donostia Turismoa & Convention Bureau “Politika publikoetarako eta gobernantzarako Turismoko Munduko Erakundearen berrikuntza saria” jasotzeko aukeratua izan da, “Love San Sebastian, Live Donostia” proposamenarengatik, Kolonbiako Turismoko eta Tenerifeko Turismoko Ministerioekin batera.

Aukeratutako proposamenak Donostiaren 2017-2021erako Turismo Gida Planean ezarritako proposamenak eta erronkak jasotzen ditu, zeinek hiria kudeatzeko eta promozionatzeko lehentasunezko-agendan egindako aldaketei erantzuten dion. Gida Plan honek, pertsonak Donostiako turismoaren garapen modeloaren zentroan kokatzen ditu eta honako lan-ildoak lantzen dituen plana proposatzen du:

- Helmugaren kudeaketa, hiri-ehunean, ekonomian eta gizartean turismo orekatu bat txeratzearen alde egiten duena.
- Donostiako markaren sendotzea, benetakotasunetik, identitate kulturaletik eta hiriari hertsiki lotuta dauden paisaia eta irudietan oinarritutako marka.
- Turismoaren gobernantzarako modelo berri baten definitzea, ikuspegi metropolitanoarekin, hiriko agenda berriari erantzuten diona, hau da, kudeaketari promozioari baino lehentasun gehiago ematea, antolaketa turistikoaren berritzea, kolaborazio publiko-pribatua handitzea eta modelo turistikoaren gaineko eztabaidan hiritarren partehartzea egotea.

71 herri desberdinetako 190 proiektu aurkeztu dira sari hauetara honako hiru kategoriatan: Politika publikoak eta gobernantza, Enpresak, eta Gobernuz Kanpoko Erakundeak. Guztietatik, 9 proposamen aukeratu dira (kategoria bakoitzeko hiru).

Turismoko Mundu Erakundearen sariek hurrengoa aitortu nahi dute: instituzio publiko eta pribatuen nahiz GKEen, ekarpena leihakorrago, arduratsuago eta iraunkorragoa izatea; Agenda 2030 eta jasangarritasunaren 17 Helburuak betiere kontua izanda.


Informazio gehiago

 


Donostia Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago