“Gerturatu zaitez Gabonetara Donostian”, hiriko kanpaina turistikoa eta merkataritza erakartzeko kanpaina

  • Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko Zinegotzigoak eta Donostiako Sustapenak zenbait jarduera antolatu dituzte hilabete honetan. Abenduaren 1ean, larunbatean, gabonetako argien piztearekin batera eman zitzaien hasiera Donostiako gabonei. Hiriko 80 kale Gabonetako apaingarriz hornitu dira, Santa Catalina eta Maria Cristina zubiak, Artzain Oneko eta Miramar Jauregiko izei ederrak eta Cervantes plazako bola erraldoia bezala. Egun hauetarako ikuskizun azpimarragarri gisa, Alderdi Ederren ipiniko den 50 metroko diametroa duen noria erraldoi izango dugu.
  • Donostia Turismoak & Convention Bureauk, azken urteetan, gabonetan Donostiara bisitari gehiago hurbiltzen direla nabaritu du. Horregatik, aurten ere, Eguberrietako agenda sortu eta kaleratu du. Egun hauetan Donostian egongo diren ekitaldiei buruzko informazioa emateko Donostia Turismoak & Convention Bureauk bere bazkideekin egin du lan.

gabonetako-agenda2018-19

Gabonetako kanpainaren inaugurazioa

Abenduaren 1ean Gabonak piztu ziren. Hiriko 80 kale Gabonetako apaingarriz hornitu dira, Santa Catalina eta Maria Cristina zubiak, Artzain Oneko eta Miramar Jauregiko izei ederrak eta Cervantes plazako bola erraldoia bezala. Egun hauetarako ikuskizun azpimarragarri gisa, Alderdi Ederren ipini den 50 metroko diametroa duen noria erraldoi batez gozatu ahal izango da. Gabonetako merkatuak, erakusleihoen lehiaketa, lera-pista, tailerrak, kontzertuak, antzerkiak, erakusketak, gastronomia, tradizioa, kirolak… Aukera ugari Donostia ezagutzeko eta hiriaz gozatzeko.

Gabonetako giroa 

Hiria girotzeko ekimen edo elementu hauek ere izango dira: Gipuzkoa plazako Jaiotza, metro bateko 152 irudirekin; Gastropote solidarioa eta Aurora Boreala San Martin Merkatuan; Olentzeroren eta Mari Domingiren desfilea; Gabonetako Tako Potea Café Kursaal-en, Gabonetako Bermut Solidarioa Covent Garden-en, San Silvestre lasterketa; edota Erregeen Kabalgata.

Gabonetako erosketak. Saltokiak eta merkatuak

Aurten ere, Gabonetako Merkatu Nagusia egingo da abenduaren 1etik urtarrilaren 6ra; hau da. Hainbat saltoki komertzialek Gabonetako merkatua osatuko dute Frantzia pasealekuan, Santa Katalina zubiaren eta Maria Cristina zubiaren artean. Horrela, 40 bat etxola jarriko dituzte ibaian zehar dekoratuta.
Merkatu Nagusiarekin batera, bestelako merkatuak ere egingo dira; hala nola, Behemendi tokiko ekoizleen merkatu ibiltaria (Amara-Gros-Antiguo), Lurkolektiboa artisau-merkatua Urdaneta eta Errege Katolikoak kalteetan, Wine market Aldamar kalean, Eskulangintzako eta Gozogintzako Azoka Artzain Onean, Vintage azoka txikia Koisi Hostel-en, Gabonetako azoka berezia Ekain Artelanak-en eskutik edota Gabonetako azoka Convent Gardenen. Horrez gain, SShops Donostiak Gabonetako Erakusleihoen IX. Lehiaketa antolatuko du. 

Euskal tradizioak, kultura eta folklorea 

Gabonetan, euskal tradizioa, kultura eta folklorea ere nabarmenduko dira. Horretarako, hainbat jarduera izango dira: Abenduaren 6tik 9ra Sagardo Apurua, sagardotegi zahar bat birsortuko da, eta uzta berria dastatzearekin batera, show cooking, merkatua, jolasak, herri kirolak, bertsolariak, e.a. egongo dira eta abenduaren 21ean San Tomas azoka, bestak beste. 

Haurrekin planak 

Halaber, txikienentzat proposamenak izango dira: PIN edo Haurren Gabonetako Parkea, koloniak eta tailerrak Ekogunea parkean, izotz gainean patinatzeko pista, tailer zientifikoak Eureka Zientzia Museoan, pisten jokoa Albaola Faktorian eta era guztietako emanaldiak Kursaal Auditorioan, Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean.

Planak Donostiatik gertu

Donostia inguruko herriek ere bat egiten dute Gabonetako kanpainarekin, eta, besteak beste, honako proposamen hauek aurkitzen dira: Gabonetako merkatu bereziak Ordizian eta Tolosan, Santa Lutzi Feria Urretxu-Zumarragan edo erremonteko binakako finala Galarreta frontoian. 

Plan kulturalak 

Abenduaren 1etik urtarrilaren 6ra era guztietako plan kulturalak egiteko aukera egongo da Donostian – Victoria Eugenia Antzokian, San Telmo Museoan, Antzoki Zaharrean, Kursaal Aretoan, Tabakaleran, Kutxa Kultur Artegunean eta Kubo Kutxan - : Antzerkiak, Magia ikuskizunak, kontzertuak, Bisita gidatuak, erakusketak, Dantza eta Ballet emanaldiak, Gospela etab. 

Urtezahar Gaueko ihesaldia

Udako urtaroz kanpoko turismoa sustatzeko asmoarekin, San Sebastián Turismo & Convention Bureauk Urtezahar Gauerako ihesaldi berria diseinatu du; era horretan, afaria-kotilioia eta bi gau igarotzeko aukera eskaintzen da Londres, Barceló Costa Vasca eta Amara Plaza hoteletan.

Gabonetako jarduera guztiak xehetasunez ezagutzeko (egunak, kokalekua eta ordutegia), San Sebastián Turismo & Convention Bureau-ren Gabonetako Agenda kontsulta daiteke: www.sansebastianturismoa.eus.

 


 San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago