“Let’s go shopping”, Donostiako marka eta saltokiei balioa ematen dien gida

  • Donostia Turismoa & Convention Bureauk “Let’s go shopping” gida sortu du. Bisitariari Donostiako marka eta saltoki esanguratsuenak erakusten dizkio eta era berean, 10 erosketa ibilbide proposatzen ditu.
  • Gidak Donostia Turismoa & Convention Bureau eta Donostiako Sustapenak bultzatutako Donostia Moda klusterraren baitan dauden 72 establezimendu jasotzen ditu. 4 hizkuntzatan argitaratu eta DT&CBren bulegoetan, kide diren saltokietan eta hoteletan eskuratu ahal izango da. Gidak besteak beste, tokiko markak, etxeak eta diseinatzaileak, estiloa eta “Donostia” zigilu nahastezina biltzen dituzten multimarka saltokiak edo haien historia eta tradizioa direla eta erreferenteak diren saltokiak, bitxi-dendak, arte galeriak etab. biltzen ditu.
  • Donostia Turismoa & Convention Bureauko webgunean www.sansebastianturismoa.eus gidaren bertsio luzeagoa lortu ahal izango da. 4 hizkuntzatan argitaratuko da: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

lets-go-shopping-eu

“Made in San Sebastian” gida VISIT-BIZI 2017-2021 Donostiako Turismo arloko Gida Planaren baitan sartu behar da. Ardatz estrategikoen artean, tokikoa, berezia eta kalitatezkoa den hiriko merkataritza bultzatzearen eta bisitarien aurrean indartzearen aldeko apustua egin du.

Donostia Turismoa & Convention Bureauk “Let’s go shopping” gida diseinatu du Donostiako marka eta saltoki bereziak eta kalitatezkoak bisitariari argitalpen bakarrean erakusteko asmoz. Gidak Donostia Turismoa & Convention Bureauri eta Donostia Moda Klusterrari atxikitako 72 establezimendu biltzen ditu, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak sustatuta Donostia Sustapenaren eskutik.

plano-compras

Gidan jasotako saltokiak 10 ataletan sailkatu dira eta hauetako baikoitzak erosketa-ibilbide bat proposatzen du:

1. Made in San Sebastian

Atal honetan, tokiko modako 10 saltoki nagusiak topa ditzakegu. Donostia Estatu mailako eta nazioarteko testuinguruan kokatzen duten marka esanguratsu eta dotoreak daude, hiriari luxua gehitzen diotenak eta “Donostia” zigiluaren estiloa eta berezitasuna uztartzen dituzten multimarka saltokiak ere: Anhelo, Box San Sebastián, Casa Munoa, Goiuri, Irulea, Isabel Zapardiez, Manuela va de fiesta, Minimil, Torrubia and Torrubia eta Zergatik

 2. Fashion & accesories

Aldabaldetreku, Aristizabal, Arbelaitz, Boutique Look, Cabo Rojo, Espartin, Kett, MM Moda, Muchas Telas, Ponsol eta Skunfunk.

3. Gift

Alboka, Aldezahar Lore, El Turista, Euskal Linge, Jacaranda Loradenda, Arcco Amara, Koloreka, Little Ireland, Maria Kala’s, Michael’s, Nomada, Real Sociedad eta Tamayo

4. Sport & Surf

Hawaii, Izadi Kirolak, Kirol Music, Pukas eta Superdry

5. Jewellery

Antonella, Ayestaran, Bikondo joyeros, Cilveti, Irantzu joyeros, Istra, Kberbi New eta Testone Hojas

6. Beauty

Alaitz Cascante Estilistas, Benegas, Luis Diaz, Marta G. Estilismo, Massay Health Inspiration, Milk Peluqueria, Tuka Estética eta Yo Salud

7. Gourmet

Aitor Lasa Gaztategia, Chocolateria Aramendia, Goñi Ardoteka, Gourmet, Kañabikaña eta La sevillana

8. Optics

Bronte Optikak eta Zinkunegi optika

9. Art & Galleries

Arteko, Cibrian Art Gallery, Ekain Arte Lanak, Iñigo Manterola Galeria de Arte eta Kurt Art Gallery

10. Book Stors

Elkar, Fnac eta Hontza

Argitalpena, batez ere, bisitariari zuzenduta dago eta 4 hizkuntzatan argitaratuko da: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Donostia Turismoa & Convention Bureauren bulegoetan, kide diren saltokietako lokaletan eta hoteletan eskuratu ahal izango da. Onlineko bertsioa webgune honetan deskarga daiteke: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/egin/planak-donostian/erosketak-egiten

 


 San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago