Donostia Turismoa & Convention Bureauk eta enpresa bazkideek IBTM Kongresu Azokan parte hartuko dute

Donostia Turismoa & Convention Bureauko ordezkaritza bat, 16 enpresa bazkiderekin batera joango da Bartzelonako IBTM Feriara azaroaren 27tik 29ra. Basquetourren eskutik joango dira eta Basque Country stand-ean presentzia izango du Donostiak. IBTM negozio eta kongresu bidaien alorrean munduko topaketa garrantzitsuenetakoa da, eta Donostiako ordezkariek bertako profesionalekin elkartzeko agenda estua izango dute.

ibtm2018

IBTM Feria Bartzelonan izango da azaroaren 27tik 29ra. IBTM azoka munduko garrantzitsuenetakoa da pizgarri-bidaia, negozio-bidaia, kongresu eta jardunaldietako bileretan. Urtero 150 herrialdeko 15.000 parte hartzaile baino gehiago hurbiltzen dira bertara: Convention Bureau-ak, bilerak egiteko azpiegiturak, hotelak, norakoak, bidaia agentziak edo jardunaldietarako zerbitzuak, besteak beste.

Donostia Turismoa & Convention Bureauz gain, 16 enpresa bazkidek ere parte hartuko dute: agentzia espezializatuak, hala nola, InBasque, Sagardoa Route, GS Incoming, Bascoming, Tenedor Tours, Hagoos, Basque Destination, Hotel de Londres y de Inglaterra, Arima Hotela, Kursaal, FICOBA, Aquariu eta Teatro Victoria Eugenia. Enpresa- bazkideak hiriaren promoziorako gakoa dira eta Donostiako irudia indartzen dute negozio- helmuga bezala, azpiegitura eta zerbitzuen kalitatea erakutsiz.

Donostiak Basque Country stand-ean presentzia izango du eta ordezkariek topaketa-agenda estua izango dute mundu guztiko eragileekin: Alemania, Amerikako Estatu Batuak, Suedia, Holanda, Norbegia, Austria, Italia, Espainia, Singapur, Ucrania… Lan bilera horietan, Donostia Convention Bureauko ordezkariek interesatutako eragileei Donostiaren eskaintza azalduko diote, hots, hiriak bilera-helmuga bezala eskaintzen dituen aukerak. Hala, merkatu berrietako eragileak ezagutu eta kontaktuak trukatuko dituzte.

 


 San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago