‘Destinos Euskadi’k bere eskaintza turistikoa aurkezten du Valentzian

‘Destinos Euskadi’ marka turistikoak hiri, natura, enogastronomia, kultura, tradizio, jende eta historiaria lotutako ihesaldiak sustatzen ditu 5 helmuga turistikotan: Donostia, Bilbao, Gasteiz, Hondarribia- Irun eta Zarautzen.

Xàtiva-ko erdialdeko kalean prestatutako espazioan, informazio turistikoaz gain, Euskadiko ardoen dastatzeetan parte hartu ahal izango da: Arabar-Errioxako ardoa, (Arabako, Bizkaiko eta Getariako) hiru txakolin eta Idiazabal jatorri-deiturako gazta dastatu ahal izango da. Horretaz gain, ostiraletik igandera (Azaroak 23, 24 eta 25) euskal herri-kirol erakusketa ikusteko aukera egongo da.

‘Destinos Euskadi’ markaren parte dira Donostia, Bilbo, Gasteiz, Hondarribia-Irun eta Zarautz. Turismo, Merkataritza eta kontsumo Sailaren kolaborazioarekin, azaroaren 23tik 25era, euren eskaintza Turistikoa aurkeztu behar dute Valentzian, el Carrer de Xàtiva-n. Espazio honetan, helmuga bakoitzaren berri izateaz gain, asteburuko bistitak edo ihesalditxoak egiteko eskaintzen dituzten aukerak eta programazioa ezagutzeko aukera egongo da.

Valentzia Turismoa izango da espazioaren inaugurazioan anfitrioia eta ‘Destinos Euskadi’-ren parte diren, entitateen ordezkariak egongo dira ekitaldian: Donostia Turismoa & Convention Bureau, Bilbao Turismo & Convention Bureau, Gasteiz Turismoa & Convention Bureau, Zarautzeko Turismo Bulegoa eta Bidasoa Bizirik-eko Departamentua.

‘Destinos Euskadi’ Valentziako Erkidegora hurbiltzen den seigarren aldia da, izan ere, euskal turismoa merkatu valentziarrean interes handia pizten du. Turismo-Euskal Agentziak jasotako datuen arabera, 2018an Valentziako Erkidegoko 79.329 bidaiari sarrera egon dira, 2017an baino %5 gehiago. Ostatu-gauen kasuan igoeraren % 7koa izan da, 187.244tara heldu baitira.


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago