Hiriko pertsona fluxuaren ikerketa zehatz batek lau pertsonatik bat soilik, atzerriko turista dela erakusten du

movistar

  • Gipzukoako lau pertsonatik hiruk bisitatu dute hiriko gune abuztuan, DonostiaTik eta Donostia Turismoak eskatutako ikerketaren arabera.
  • Lau pertsonetatik soilik bat da atzerritarra, bai eguneko bisitaria eta baita gaua hirian pasatzen duena ere. Hauen artean, %63a Espainiako beste probintzietatik etorritakoak dira eta %37a atzerritik etorritakoak.
  • Madrildarrek neurri berean aukeratzen dute Kontxatik paseatzea edo Alde Zaharrera joatea. Nafarroatik datozenentzat, berriz, Kontxa da ikonorik garrantzitsuena: Autonomi-Erkidego honetatik datozen pertsonek bigarren lekua hartzen dute estatuko bisitarien artean.
  • Ikerketa hau, hiri barnean, pertsonek egindako mugimenduak hobeto ezagutzeko lehen saioa da eta Donostia Helmuga Turistiko Adimendua bihurtzeko beste urrats bat ere.


Hiriko gune turistikoa bisitatu duten lautik hiru pertsona gipuzkoarrak edo donostiarrak dira. Gainontzekoen artean %63a Espainiako beste probintzietatik etorritakoak izan dira eta %37a atzerritik etorritakoak.

Hauek dira DonostiaTik eta Donostia Turismoak eskatutako ikerketatik ateratako lehen datuak. VISIT-BIZI 2017-2021erako Turismo Gida – Planean planteatutako erronketako bat jasotzen du ikerketa honek, hiriaren errealitate turistikoa sakonago ezagutzeko asmoa bait dauka.

Ikerketak, bisitari gehien jasotzen dituzten guneak, Alde Zaharra eta Kontxa direla baieztatzen du, baina, aldi berean, ondorioztatzen du, Donostian eta Gipuzkoan bizi diren pertsonak direla espazio honetan gehienbat mugitzen direnak. Abuztuaren 15ean adibidez, Alde Zaharretik ibili ziren pertsonen %70a gipuzkoarrak izan ziren ( %42 donostiarrak eta %28a gainerako lurraldekoak) eta ez lokalak berriz, %30 soilik.

Datuek informazio baliotsua ematen dute ere: bisitari atzerritarren %30 horren %70a, hirian gaua pasatzen duten turistak dira eta beste %30a lurralde mugakideetan edo Gipuzkoako beste herri batzuetan ostatu hartzen dutenak. Bigarren hauek, hiria eta Alde zaharra ezagutzeko eguneko txangoa egiten dute.

Datu bitxi bezala esan dezakegu, estatuko bisitarien artean, madrildarrak direla, Alde Zaharra gehien (%25 guztira) bisitatzen dutenak. Jarraian bartzelonarrak datoz %13arekin. Nolanahi ere, nukleorik garrantzitsuena (lokalen ondoren beti, abuztuan %60 baino gehiago direla) beste lurralde mugakideetatik datozen pertsonak dira, lautik bati ia-ia. Ugarienak nafarrak (%12,5) dira, jarraian bizkaitarrak (%7,2) eta arabarrak (%5). Kontxa, hala ere, itxasorik gabeko lurraldeetatik datozen pertsonek maite dute gehien: Madril %25a eta Nafarroa %13.

Turista internazionalek gehien bisitatzen duten gunea Alde Zaharra da ere: Erresuma Batua eta Frantzia lehenengo postuetan daude, oso parekatuak. Jarraian Alemania, Italia eta Ameriketako Estatu Batuak datoz. Hala ere, hirian lo egiten ez duten artean Alde Zaharra gehien bisitatzen dutenak Frantsesak dira: Ia %60 Frantziatik datozenak egun pasatzera eta hiria ezagutzera.

Emaitza hauek Telefonica-ri eskatutako ikerketa baten bitartez lortu dira. Datuak ateratzeko anonimotutako, gehitutako eta estrapolatutako telefono mugikorrak erabili dira eta honi esker, hirian gertatzen diren mugimendu errealak, eta ez, pertsona taldeek hautemandakoak ezagutzeko aukera izan da. Informazioa, mugikor-sarera konektatzen diren mugikorren bidez lortzen da. Erabiltzailea bere mugikorra erabiltzen duen bakoitzean non dagoen jakin daiteke, honela, eguneko ordu desberdinetan, honen kokapena eta egindako ibilbidea ezagutu daiteke.

Ikerketa Donostia Turismoa & Convention Bureauk hasitako lanaren erakusgarri da. Duela urte bat onartutako Gida-Planean jasotako ildoak jarraituz Donostia Turismoak bere estruktura indartu du, langile nahiz zerbitzu alorretan, turismo jasangarria sustatzeko asmoz. Gauzak horrela, tresna teknologikoak eta adimen turistikoa erabiliko du, bestak beste, ezarritako erronkei aurre egiteko.

movistar1

movistar2


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago