Donostia Turismoa & Convention Bureau Tailored Spain DMC-arekin kolaboratu du, Estatu Batuetako, luxuzko agenteen bidaia Donostiara ekartzeko

Donostia Turismoa & Convention Bureauk eta Lasala Plaza Hotelak Tailored Spain DMC-arekin batera bidai hau babestu eta koordinatu dute, Virtuoso taldeko zenbait agente profesional Donostiara ekartzeko. Virtuoso, turismo kosmopolita sustatzen duten bidai-agentzia onenen sarea da eta mundu osoan zehar 17.500 aholkulari baino gehiago dauzka. Fam trip honen helburua, gure hiria eta eskualdea ezagutzera ematea da, premium helmuga modura aintzat hartu dezaten.

tailored-spain-fam-trip

Azaroak 6, 7 eta 8 bitarte hiria bisitatu dute eta balantzea ezin hobea izan da, batez ere Donostiak Premium Turismoa gauzatzeko duen posizionamenduari dagokionean.

Premium turismoaren bereizgarria da alderdi hauek bilatzen dituen bezero profila: erosotasun eta kalitate maila gorena, zerbitzu maila bikaina, esklusibitatea eta berezitasuna. Alabaina, azken hamarkadan luxuaren kontzeptuak ere bilakaera izan du. Ez da, jada, lotzen oparotasunarekin, dekorazio apainduegiarekin eta produkturik garestienekin. Gaur egun, luxua alderdi hauekin ere lotzen da: Diskrezioarekin eta bizitza pribatuaren babesarekin. Balio erantsia ekartzen duten egiazko esperientziekin. Hornitzaileen etengabeko eskuragarritasunarekin. Pertsonalizazioarekin: turista bakoitzaren premia zehatzen neurrira egindako programak eta jarduerak.

Donostiarren bizi-kalitatea zaintzeko, garrantzitsua da zer-nolako jendea erakarri nahi dugun eta zein helmuga-jarreraren alde egin nahi dugun erabakitzea. Ez dugu gure hiria kaltetu dezakeen masa-turismorik nahi. Eta, hori dela eta, premium turismoa, hau da, esklusibitatea, gastronomia, jardunaldi profesionalak eta kultura bilatzen duena, lantzen ari da. Premium turismoa Donostiaren 2017-2021 Turismo Gida Planean jasoa dauden bost ardatz estrategikoetako bat da.


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago