Donostia Londreseko World Travel Marketen sustatuko da aurten ere

  • Donostia Turismoa & Convention Bureauk Londreseko World Travel Market-en (WTM) parte hartuko du azaroaren 5etik 7ra. WTM nazioarteko feria garrantzitsuenetakoa da, eta Erresuma Batua, nazioartean, Donostia gehien bisitatzen duten merkatuen artean, hirugarren posizioan dago.
  • Donostia Turismoa & Convention Bureauk Basquetourren eskutik bidaiatuko du, Gipuzkoako hainbat enpresa eta agentziarekin batera, alor turistikoko profesionalekin kontaktuak egin eta hitzarmenak lotzeko: Basquelands, Destination Consultant, Tenedor TOURS, Basque Experience, Basqueforall, Basque Destination, Thabuca Wine Tour, Ruta Rioja Alavesa eta Kspain.

wtm2018stans

Donostia Turismoa & Convention Bureauk WTM-n parte hartuko du, Basquetourren eskutik, Turespañako espazioan. Xedea da Donostia helmuga turistiko bezala sustatzea, eta hiriko eskaintza turistikoa ezagutzera ematea hiri edo city break alorretan, kultura, gastronomia, kirola eta jaialdiak bereziki gailenduz.

WTM sektore turistikoan kontaktu eta hitzarmenak lotzeko topagune paregabea da. Donostia Turismo & Convention Bureau-ko arduradunek lan-topaketak izango dituzte sektoreko agenteekin, online merkaturatze agente nagusiak barne, Donostiako Turismoko merkaturatze ahalmena indartzeko eta turismoa errentagarri egiteko estrategiak sendotzeko. Gipuzkoako enpresak - Basquelands, Destination Consultant, Tenedor TOURS, Basque Experience, Basqueforall, Basque Destination, Thabuca Wine Tour, Ruta Rioja Alavesa eta Kspain - Speed Networking saioak izango dituzte, erakusketari eta saltzaileen artean hitzordu laburrekin. Gainera, beraien buruak ezagutzera emateko, kontaktuak egiteko, eta etorkizunean negozioa zabaltzeko aukera izango dute.


ERRESUMA BATUKO TURISMOAREN EBOLUZIOA

World Travel Marketera 100.000 bisitari hurbiltzen dira, 50.000 profesional baino gehiago munduko 182 herrialdetatik eta 9000 buyer edo erosle mundu guztitik. Beraz, sektorean negozioak egiteko leku paregabea da.

Donostia Turismoa & Convention Bureauk turismo jasangarri eta orekatuaren alde apustu egiten du VISIT- BIZI 2017-2021 Gida-Planean, bizi-kalitateari eta hiriaren benetakotasunari lehentasuna emanez. Horrela, promozio masiboa eta orokorra egin beharrean, sektore eta merkatu estrategikoetara zuzenduko da; eta horietako bat da, hain zuzen ere, Erresuma Batua.

Donostia bisitatzen duten merkatuen nazioarteko sailkapenean, Erresuma Batua, 3. Posizioan dago. 2018an britainiarrek, 66.872 ostatu-gau pasa dituzte Donostian (EUSTAT) joan den urtean baino %8,63 gehiago. Euskadiko Behatoki Turistikoaren arabera, Erresuma Batuko bisitarien motibazio nagusia ihesaldi edo egonaldi motzak eta Touring-a da. Euskadi britaniar turistarentzat helmuga gero eta erakargarriagoa da, eta azken 5 urteteetan (2012-2017), %67 hazi dira sarrerak, eta %73 ostatu-gauak.


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago