Donostia Turismoa & Convention Bureauk kirol eta natura turismoa sustatzen du

sportjam

Donostia kirola egiteko inguru paregabean dago, itsasoaren ondoan eta Pirinioen alboan dagoelako.

Ernesto Gasco alkateorde eta Turismo zinegotziaren esanetan “Donostia bizimodu osasungarria duen hiri aktiboa da eta horregatik aire zabalean egiten diren kirol jarduerekin lotura haundia dauka. Donostian gertatzen diren kirol ekitaldiek eta bizimodu osasungarriagoetaranzko joera markatzen duten nazioarteko mugimenduek, kirol esperientziekin oso harreman estua duen, hirian egiten dute bat”.

Egun hauetan, SPORTJAM-a azoka hirira iritsi da eta lehenengo aldiz Kursaalean, abentura eta akzio kirolen nobedade guztiak elkarretaratuko ditu. Donostia Turismoa & Convention Bureauk azoka honi sostengua eman nahi izan dio sektore honek hirian duen funtsezko zeregina ikusarazten duelako. Gainera, bertako enpresak sustatzeko, harremanak ezartzeko eta sektorearen azken nobedadeen berri emateko aukera ezin hobea da.

Are eta gehiago, motibazio nagusia kirol jarduerak giro naturalean egitea, kirol ekitaldi edo lehiaketa batean parte hartzea edo natura ezagutzea eta bizitzea duten bidaiek Donostiako hiriak dituen helburu turistikoak betetzeko funtsezko produktuak dira eta horregatik, Donostiaren 2017-2021erako Turismo Gida Planean jasoak daude.


SPORTJAM azoka

  • 30 standetik gora jarriko dira 150 etxe ordezkatzen eta nobedadeak erakusten, skatea,, surfa, bodyboard, eskia, snow, arropa teknikoa, mendiko bizikletak, patinete elektrikoak, kirol elikadura eta baita abenturako turismoa.
  • Azokak, zubian irekiko ditu ateak, gaur bertan, ostiralean, azaroaren 2an eta iganderarte irekita egongo da.
  • SPORTJAM Forum guneak hitzaldiak, tailerrak eta topaketak bilduko ditu, espezialista eta atleta parte-hartzaileek bai profesionalentzat bai akzio kirolen zale direnentzat interes handikoak diren gaiak mahaigaineratuko dituzte.
  • Akzio-kirolen afizionatuek, Donostian izango dute hitzordua asteburu honetan.

SPORTJAMek, lehenengo aldiz Kursaalean, abentura eta akzio kirolen nobedade guztiak elkarretaratuko ditu. Guztira, 30 standetik gora jarriko dira nazio eta nazioarteko 150 etxe ordezkatzen, publikoari nobedadeak erakusteko: skatearenak, surfa, bodyboard, eskia, snow, arropa teknikoak, mendiko bizikletak, patinete elektrikoak, kirol elikadura eta abenturako turismoa ere bai.

Azokak gaur, ostirala, irekiko ditu bere ateak eta iganderarte irekita egongo da.

Sarrera 3€ kostatuko da eta 12 urtetik beherakoentzat doakoa izango da. SPORTJAMek 10 urte daramatza ospatzen. Stan Polo zuzendariaren hitzetan “aurten Kursaala bezalako instalazioetara salto egin nahi genuen eta hemen bildu Europa mailan dauden nobedade guztiak”.

SPORTJAMen espiritu irekia eta parte-hartzailea Forum-arekin osatzen da, hitzaldiak, tailerrak eta topaketak bilduko dituen gune ireki bat, bertan espezialista eta atleta parte-hartzaileek profesionalentzat zein akzio kirolen zaletuentzat interesgarriak diren gaiak mahaigaineratuko dituzte.

Berrikuntza eta jasangarritasuna

Edizio honetako ezaugarririk nagusienetakoa, zalantzarik gabe, bere izaera ekologikoan datza. Bertaratutako etxe gehienek jasangarritasunaren aldeko apostua egin nahi dute. Izaera hau Axalko bezalako firmetan igartzen da, Bilbon dute egoitza soziala eta egurrezko bizikletak egiten dituzte, eskuz egindakoak eta erabat pertsonalizatuak. Bere standean, mendiko txirrindularitzaren zaletuek, bertan ikusi ahal izango dituzte bizikleta deigarri hauek, beren osagai naturala horma tubularreko masa osatzen duen lignina da, 2.400 Kg/cm2 konprimitzeko erresistentziarekin, hormigoiaren gainetik. Eta horma tubularra modu helikoidalean biribilkatzen duen zelulosa eta trakziorako erresistentzia 10.000 Kg/cm2takoa da, altzairuaren gorakoa.

Surflogic enpresa gipuzkoarrak, neoprenozko jantziak lehortzeko gailua aurkeztuko du, Europan lehenengo aldiz (Estatu Batuetan joan den irailean aurkeztu zuen), behin betiko jantzia publikoarentzat eskuragarri dago dagoeneko. Lehorgailu hau sistema berria da, Gipuzkoan patentatua, neoprenozko jantziak 20 minututan lehortu ditzake. Gaur egun ez dago horrelakorik merkatuan eta sortzaileek surfa eta beste ur-kiroletako neoprenoen lehortze sistema goitik behera aldatuko duelaren uste osoa dute. Surfa eta urpeko igeriketako eskolentzako oso interesgarria izango da lehortze prozesua azkarra izango delako eta jantziak azkarrago eskuratu ahal izango direlako.

BeXteme Bartzelonatik dator, snowboard, wakeboard, skateboard eta longboard biodegradagarrien oholak aurkeztera. Egurrez eginak, birlandatze agiria dutenak (FSC) edo landatze ordezkoak, banbua edo paulonia bezalakoak. Ohol bakoitza pertsonalizatuta dago, banaka eskuz eginda, biomasako erretxina birziklatua eta laba basaltiko naturala erabiliz.

Arropak ere izango du bere tokia SPORTJAMen, Bivac Sport Mountain bezelako etxeekin, Bizkaian egoitza duena eta mendi eta abenturako kirolen afizionatuen arropak egiten dituena. Enpresa hau aitzindaria da PFC-libreko mintzak erabiliz jantziak garatzen, uraren bio-uxagarrietan oinarrituak. Beraien pentsaeraren arabera, gure arroparen bizitza luzatzean hasten da jasangarritasuna, mantenua ahalik eta gehien zainduz eta horretako, janzkiak mantentzeko jarraibideekin kurtsoak eskaintzen dituzte eta konponketa integraleko programa bat ere bai.

Abenturako eta turismo aktiboa

Turismoak ere badu bere tokia SPORTJAMen. Horrela, AKTIBA EUSKADI, Euskadiko abentura eta turismo aktiboko enpresa nagusienak biltzen dituen elkartea, bertan izango da. AKTIBA EUSKADIk sekoreko %33a biltzen du eta sektoreko fakturazioko %50a suposatzen du. Merkatu honen oihartzun ekonomikoa 36.000.000€tara iritsiko litzateke eskualdean.

Proposamenak publikoari erakusteaz gain, SPORTJAM izango da Elkartearen urteko bilkuraren egoitza, bazkideei 2019. urterako plan estrategikoaren berri emango zaie.
Aragoik 100 abenturako helmuga goratik aurkeztuko ditu, uda eta neguan kirol jarduera mota guztiak praktikatzeko helmuga ezin hobea izanik. Eski denboraldia hastear dagoenean, kirol zuri honen afizionatuek aragoiko eski-estazioetako nobedadeak ezagutzeko aukera izango dute: Astún, Candanchú, Cerler, Formigal, Panticosa, Javalambre, Valdelinares. Llanos del Hospital, Fanlo-Valle de Vió, Pineta, Oza-Gabardito, Lizara, Linza eta La Muela de San Juan.

Kirol Turismoko Enpresen Aragoiko Elkartea (TDA) ere bertan egongo da, elurra, ura, outdoor, airea eta 4x4 motorrekin erlazionatutako 40 enpresa biltzen ditu.

Kirol elikadura beganoa

Elikadurak ere izango du bere presentzia Kursaalean asteburu honetan. Kirol elikadura eta osagarri energetiko naturalak izango dira nobedadeak. Ringana Sport etxeak bere produktu sortak aurkeztuko ditu, NEM analisietan mundu mailan aitzindari diren laborategiek egindako substantzia dopatzaileen kontrol zorrotzak pasatzen dituzten produktuak dira. Produkzio prozesu guztia kontrolatzen dute, lehengaiak erostetik hasiz, begano produkzioa, animaliekin esperimentatu gabe eta ontzien birziklatzea.

Mugikortasun elektrikoa

Mugikortasun elektrikoa da edizio honetan nabarmengarria den beste gauzatariko bat. Arlo honetan, Gotebike etxea aipatu behar, etxe balentziarra eta bizikleta berriak, patinete elektrikoak eta edozein bizikleta arrunta elektrikoan bihurtzen dituen kit-ak aurkeztuko dituena.

Datuak SPORTJAM 2018

Lekua:

Kursaal (Donostia)

Ordutegia:

Ostirala: 16:00 – 20:00
Larunbata: 10:30 – 14:30 eta 16:00 – 21:00
Igandea: 10:30 – 14:30 eta 16:00-20:00

Jarduerak Forum:

Ostirala, azaroak 2:

17:00: Aktiba-ren aurkezpena Gipuzkoan. - Victor Ruiz de Erentxun (Presidentea)
17:30: La Gran Ola! Turismo aktiboko enpresentzat estrategia berriak. - Luis André Hernández, EMPATHeko sortzailea.
18:30: Solasaldia
19:00: Networking

Larunbata, azaroak 3

Goizean
11:30: Egur artisauak
12:30: Materialetan teknologia eta jasangarritasuna - Edurne Santamaria (Bivac Sport Mountain)

Arratsaldean
17:00: Ur-kiroletan berrikuntzak - Manuel De Lara (Ocean Tech)
18:00: Snowboard ohol ekologikoen testak - Rider Oriol Asin (Bextreme)

Igandea, azaroak 4

Goizean
11:30: Osasuna eta kirola - - Daniel Sterling (CQSS)
12:30: Elikadura n %100% bio. - Cecilia Corviella (Ringana Sport)
Arratsaldean
17:00: Ekologikoki eta jasangarri eraikiz.
18:00: Atleta natura babestuz.

Prentsako kontaktua
Informazio zabalagoa nahi izan ezkero, prensa@comunicamelo.es helbidera idatzi edo 609491422 (Martín) zenbakira deitu.


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago