MIRAMAR JAUREGIKO BISITA GIDATUAK URTE-AMAIERA ARTE LUZATUKO DIRA

  •  Hiritarrek eta bisitariek, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez 45 minutuko bisita gidatuak egiten jarraitu ahal izango dituzte jauregi barruan Basquetourri esker.
  • Miramar Jauregiko irekierak izugarrizko arrakasta izan du, uztaila bukaeratik 1.712 pertsona baino gehiagok hartu dute parte programatuta zeuden bisitetan.
  • Bisita gidatuek deskontzentrazio-estrategia sendotu dute, eskaintza gune turistiko nagusitik kanpo zabaldu delako eta hori da, hain zuzen ere, Donostia VISIT-BIZI 2017-2021 Turismoko Gida Planeko ardatzetako bat.

 


 miramar-po

Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko Zinegotzigoak, Donostia Turismoa & Convention Bureauren bidez, martxan jarritako ekimenaren arrakastari esker Basquetourrekin akordio bat egin da eta Miramar Jauregiko bisitak urte-amaiera arte luzatzea lortu da.

Basquetourreko zuzendariak, Harkaitz Millánek, adierazi du “proposamen interesgarria dela, Jauregiaren erabilera ezezagun bat sustatzen duelako. Gainera, honi esker, hiritarrek eta bisitariek eraikinaren historiaren berri izateko aukera dute eta aldi berean hiria garai historiko horretan ezagutzen dute.”

Bere aldetik, Ernesto Gascok, Donostiako lehen alkateorde eta Turismo zinegotziak Eusko Jaurlaritzaren babesa eskertu du “orain, urte-bukaerara arte pertsona gehiagok gozatu ahal izango dute bisita gidatuekin. Jauregian, orain arte, itxiak zeuden lekuetan sartzeko aukera, hiriaren beste erakargarri bat bilakatu da eta akordio honekin programa finkatzea espero dugu.”

Lola Horcajo eta José Fernández Beobide historialari donostiarrek prestatu dituzten kanpoko informazio-panelak ere bertan mantenduko dira.

Bisita gidatuak urriaren 14tik abenduaren 30era arte egingo dira; asteburuetan, urriko zubian eta Gabonetan. Gidariek eskaintzen dituzten bitxikerien eta kontakizunaren bidez, garai hartako jauregiaren historia eta bizitza berregingo dute eta gune bakoitzean jatorrizko altzariak jarrita ez dauden arren, Donostia Turismoa & Convention Bureau-ren helburua jauregiko jatorrizko altzariak berreskuratzen saiatzeko lanean jarraitzea da.

Bisita gidatuak hiru hizkuntzetan egiten jarraituko dira (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez). Iraupena 30 minutukoa izango da eta taldeak, gehienez, 20 heldu + 5 haurrekoak izango dira. 3 €-ko balioa izango dute. Txartelak Donostia Turismoa & CBren hiru informazioguneetan (Boulevard eta autobus-geltokian ) edo www.sansebastianturismoa.eus webgunean eskuratu ahal izango dira oraingoan ere (Shop / Jarduera Onenak).

Ekintza hori helburu nagusien artean turismoa deskontzentratzea duen Donostia VISIT-BIZI 2017-2021 Turismoko Gida Planeko estrategiaren baitan kokatu behar da. Miramar jauregia baliabide turistiko gisa bultzatuta, eskaintza turismo-gune nagusitik kanpo zabaldu eta turismo-fluxuaren mugimendua Antigua/Ondarreta eremura bideratuko dugu. Horrek, halaber, intereseko gertuko beste toki batzuk ezagutzeko aukera emango dio bisitariari (Haizearen Orrazia, Ondarreta hondartza, Antigua auzoko saltokiak eta ostalaritza eta abar).


ARRAKASTA HANDIA MIRAMAR JAUREGIAREN IREKIERA TURISTIKOAREKIN

Uztailaren 22an Miramar Jauregiko lehen bisita gidatuak jarri ziren martxan eta ordutik 1.712 pertsonek erosi dute sarrera hiriko toki historiko hau ezagutzeko asmoz. Bisita gidatuak lau hizkuntzetan egin dira (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa) eta Miramar Jauregiko jardinetan jarri diren panel didaktiko batzuekin osatu dira. Panel hauetan eraikinaren eta hiriaren historiaren berri ematen zaie bisitariei eta bere irakurketa oso entretenigarri egiten duten pasadizo ugari daude.

MIRAMAR JAUREGIRA BISITAK

EUSKERA  GAZTELANIA FRANTSESA  INGLESA  GUZTIRA 
UZTAILA  183  698  53 111  1.045
ABUZTUA  187 293 81 106 667
GUZTIRA 370  991 134 217 1.712

Txartelak Donostia Turismoa & CBren hiru informazio guneetan (Boulevard, autobus-geltokia eta Cervantes plaza) eta www.sansebastianturismoa.eus webgunean jarri dira salgai (Shop / Jarduera Onenak). Ireki berri den on-line salmenta-kanalari esker produktuen eskuragarritasuna eta bisitariaren esperientzia hobetu da. Gaur egun, bisita gidatuen % 39,3 on line saldu dira.

 

SALMENTA-KANALA

BULEGOAK  SALMENTA ZUZENA ON-LINE
UZTAILA 340 187  518
ABUZTUA 134  379  154
GUZTIRA 474 566 672

 

BISITARIEN JATORRIA

Donostiarrak eta lurraldeko gainontzeko bisitariak izan dira bisita honetan interes handiena erakutsi dutenak, 1.194 gipuzkoarrek hartu dute parte Miramar Jauregiko bisita gidatuetan. Bizkaiatik (54 pertsona), Nafarroatik (43 pertsona) eta Arabatik (11 pertsona) ere hurbildu dira jauregia ezagutzera.

Estatuko gainontzeko probintzietatik ere 315 bisitari etorri dira: Madrid (119 pertsona), Zaragoza (27 pertsona) eta Bartzelona (17 pertsona).

Nazioarte mailan honako bisitari hauek izan dira bisita gidatu honekiko interes handiena erakutsi dutenak:

  1. FRANTZIA - 48
  2. AEB -  22
  3. SUITZA - 16
  4. ARGENTINA - 15
  5. MEXIKO - 13
  6. BRITANIA HANDIA - 11
  7. ITALIA - 10
  8. IRLANDA - 9
  9. ALEMANIA - 9
  10. HERBEHEREAK - 6

 

Audioa: Ernesto Gasco - Miramar jauregiko bisiten luzapena eta balantzea

 


 

Donostia Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago