Donostia, Euskadiko turismoaren buru

Nazioartekotzea, desestazionalizazioa, eta batez besteko egonaldia handitu egin dira maiatzean Donostian, EUSTATeko datuen arabera.

Ernesto Gascok, Donostiako lehen alkateorde eta Turismo zinegotziak, honakoa adierazi du: “Donostia euskal hirien eta lurraldearen lider turistiko bilakatu da, hazkunde iraunkorrak mantenduz”.

EUSTATek argitaratutako azken datuen arabera, nabarmena da nazioarteko bisitarien igoera Donostian: atzerritarrak %25,4 igotzen dira maiatzean eta Estatukoak, aldiz, -%7,29 jaitsi. Gainera, egonaldia gero eta luzeagoa da hirian (gaualdiak batez bestez 1,98 egunekoak ziren 2017an eta 2018an, berriz, 2,04 egunekoak dira). Donostia da egonaldien luzapenean hazkunderik handiena izan duen hiriburua.

Lehen alkateorde Ernesto Gascok, hainbat datu azpimarratu ditu: “Lehenik eta behin, egonaldiak luzatu egiten dira, eta hori zen gure helburuetako bat, hiriko sektore ekonomikoen onurarako; bigarrenik, hiriko gobernuaren beste apustu bat ere konfirmatzen da, hau da, desestazionalizazioa. Maiatzean, udatik kanpo, okupazio-maila, gaualdiak eta egonaldien luzera hazi egin dira. Azkenik, nazioarteko turismoak gora egiten du, eta horrek, zerbitzuen sektorea, hotelak eta ostalaritza babesten ditu, bertako eta Estatuko krisien aurrean. Hala, hazkunde finkoa, iraunkorra eta arrazoizkoa bermatzen da hirian”.

Euskadiko turismoaren datuak hazi egin dira orokorrean maiatzean. Gaualdiak %9,9 igo dira Autonomia Erkidegoan, eta %13,5 Donostian. Hala ere, kontuan hartu behar da Donostian gaualdien igoeraren arrazoietako bat batez besteko egonaldia luzatzea dela.

Donostiako logelen okupazio-maila %82,2koa izan da. Sektoreko errentagarritasun-adierazleei dagokienez, eguneko batez besteko tarifa 134,9 eurokoa izan da, eta eskuragarri dagoen logelako diru-sarrerak (RevPar) hotel-establezimenduen okupazio-mailaren araberakoak, 111,6 eurokoak. Bi kopuruak Euskadiko altuenak dira.

Bestalde, Donostia Gipuzkoako turismoaren hazkunderako trakzio-indar nagusia izaten jarraitzen du: Gipuzkoako turisten %61,33k Donostian lo egiten du.

Hilabete honetako datuak bat datoz Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Turismo Gida-Planaren ardatzekin, hots, internazioalizazioa, desestazionalizazioa eta batez besteko egonaldia luzatzea.

 


 

Donostia Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago