Donostia sendotu egin da bileretarako turismogune gisa eta punta-puntako nazioarteko ikerlariak jasoko ditu

Sol-Sky Mag 2018 Magnetismo & Spintronics-i buruzko nazioarteko konferentzia

Hitzaldia ekainaren 18tik 22ra bitartean egingo da eta egoera solidoaren, magnetismoaren eta material magnetikoen fisika modernoaren arazoak landuko dituzten nazioarteko 110 irakasle ikerlari, doktoratu osteko eta doktore inguru bilduko dira (AEB, Kanada, Japonia, Singapur, Errusia, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Holanda, Suitza, Italia…).

Magnetismo eta Spintronics Sol- SkyMag 2018 gaiari buruzko nazioarteko konferentzia Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Ikerbasquek antolatu dute Donostia Turismoa & Convention Bureauren lankidetzarekin. Aurten, hirugarren edizioa egingo da Donostian eta horren helburua etorkizunera begira hirian jarraipena ematea da.

Bileretan turismoa bultzatzea da Donostia Turismoa & Convention Bureauren Gida Planeko ardatz estrategikoetako bat. Planak talentua eta ezagutza hirira erakartzen direneko hitzaldi mota horien aldeko apustua egin du, nazioartean posizionatuta.

Magnetismo eta Spintronics gaiari buruzko Sol- SkyMag 2018 nazioarteko konferentzia Donostian egingo da ekainaren 18tik 22ra Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko liburutegiko Antonio Beristain Auditorioan. Konferentzia hirian antolatu duteneko hirugarren urtea izango da eta Kostyantyn Gusliyenko (Ikerbasque Research) eta Julián María González Estevez (Materialen Fisika Saileko katedraduna, Kimika fakultatea, EHU) irakasleak dira antolatzaileak Donostia Turismoa & Convention Bureauren lankidetzarekin. Gainera, hurrengo urteotan ekimenarekin aurrera jarraitzeko asmoa dute.

Mundu osoko (AEB, Kanada, Japonia, Singapur, Errusia, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Holanda, Suitza, Italia…) 110 irakasle ikerlari, doktoratu osteko eta doktore inguru bilduko dira egoera solidoaren, magnetismoaren eta material magnetikoen fisika modernoaren inguruko ezagutzak partekatzeko. Gai nagusia skyrmion magnetikoak, bortizeak eta spin-uhinak izango dira.

Donostia Turismoa & Convention Bureauk bileren edo kongresuen turismoaren aldeko apustua egin du VISIT- BIZI 2017-2021 Donostiako Gida Planaren baitan ezagutza partekatzen duten eta gure enpresei balio erantsia ematen dieten profesionalak erakartzeko aukera gisa. Gainera, MICE turismoak Donostia berrikuntzako eta enpresa-lehiakortasuneko hiri gisa modu estrategikoan posizionatzen du; lurraldeko industria, enpresa eta I+G+b arloko egitura dinamizatzen du; eta behe-denboraldian balio handia ematen du datu kuantitatiboei dagokienez.

Informazio gehiago eta egitaraua: www.solskymag.es


*Hizlariren bat elkarrizketatzeko interesa duten komunikabideak e-mail bidez gurekin harremanetan jar daitezke aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartzeko: ainhoa_cordoba@donostia.eus .

Honako hauek nabarmendu behar dira:

  • Hitzaldia zertan datzan eta helburu nagusiak zein diren azaltzeko:
    Julián María González Estevez, Materialen Fisika Saileko katedraduna, EHU. Hitzaldiaren antolatzailea Kostyantyn Gusliyenkorekin batera (Ikerbasque Research).

 

Donostia Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago