Kontxako hondartzak TripAdvisor plataformaren Travellers’ Choice saria jaso du aurtengo neguan: Europako hondartzarik onena eta mundu zabaleko seigarrena

«Kontxa, neguan maiteminduko zaituen hondartza»

playa-de-la-concha-1@smartsansebastian                                                                                                          @ion_gorriti

Donostia Turismoa & Convention Bureauk bi lan-ildoren aldeko apustua egin du gida-plan berrian: urtarokotasunari buelta ematea (goi-denboralditik aparte bisitariak erakartzea) eta Donostia deskontzentratzen laguntzea (fluxu turistikoak hiriko beste gune batzuetara ere zabaltzea); horretarako, ikuspegi, testuinguru eta toki berriak proposatu ditu, hiria urte osoa zehar bisitatu ahal izateko. TripAdvisor plataformaren saria negu bete-betean jasotzeak indartu egiten du, hain justu, gida-planaren mezua: alegia, hiriko ikonoetako bat, Kontxako hondartza, ohiko testuingurutik aldendu eta behe- denboraldian bisitatzea, bisitariak benetako distira, magia eta egiazko esentzia deskubritu ditzan, argi bereziarekin eta jendetzarik gabe.

Ernesto Gascok, Turismoko alkateorde eta zinegotziak, hurrengo hitzak adierazi ditu: “oso pozik gaude Kontxak jasotako sariarengatik. Gainera, balio berezia dauka bidaiariak izan baitira, hots, munduan zehar ibiltzen direnak, beste urte batez, Donostiari saria eman diotenak. Kontxa da gure erakusleihorik onena, egunez egun bisitari eta bertakoek bisitatzen dutena. Oso harro gaude turistek eskainitako aintzatespen honengatik eta lanean jarraituko dugu Donostia Europako helmuga kutunenen artean kokatzeko”.

TripAdvisor webguneak, azken iritziak eta prezioak ematen dituen plataformak, gaur jakinarazi ditu Travellers’ Choice® Hondartzak sarien irabazleak. Aurtengo mundu osoko hondartzarik ederrena Turk eta Caico uharteetako Grace Bay izango da: iaz bigarren tokian izan zen, eta berriro ere lehendabiziko postura bueltatu da, 2016an lortutako posizioa berreskuratuta. Donostiako Kontxako hondartza da, bigarren urtez jarraian, Espainiako Estatuko eta Europako hondartzarik onena webgunearen arabera, eta mundu osoko hondartzen artean seigarren tokia hartu du. Sarion irabazleak aukeratzeko, TripAdvisor webgunean azken urtean bidaiariek utzitako iruzkinak eta balioespenak hartu dituzte kontuan.

Donostia Turismoa & Convention Bureauk, Donostia/San Sebastián VISIT- BIZI 2017-2021 gida-planaren esparruan, Donostiaren jasangarritasuna, oreka, kalitatea eta berezitasuna gorde nahi ditu. Alde horretatik, bi ardatz nagusiren gainean lan egiten du: batetik, urtarokotasunari buelta ematea, hau da, uda-partetik kanpo ere bisitariak erakartzea, eta, bestetik, Donostia deskontzentratzea, fluxu turistikoak hiriko auzo guztietara zabaltzeko eta erdialdea eta Alde Zaharra lasaitzeko. Otsailean jasotako Europako hondartza onenaren Travellers’ Choice sariak, negu bete-betea izaki, lantzen ari garen mezua indartzen du; hau da, hondartza eta hiria bisitatzera gonbidatzen ditu turistak, udako hilabeteetatik kanpo, Donostia behe-denboraldian ere (berriro) deskubritzeko.

Kontxa, neguan maiteminduko zaituen hondartza

playa-de-la-concha-2@tomhaslow                                                                                    © San Sebastián & Convention Bureau

«Kontxa, neguan maiteminduko zaituen hondartza» leloarekin, Donostia Turismoa & Convention Bureauk Donostia (berriro) ezagutzera animatzen ditu bisitariak, uda-garaitik kanpora; izan ere, udaberria, udazkena eta negua urte-sasoi ederrak dira Donostia eta bere badia ederra bisitatzeko, jendetzarik gabe. Negu-parteko argia eta ilunabarrak magikoak dira Donostian, Kontxako hondartza eta Donostiako badia argituz, eta tenperaturak ere atseginak izan ohi dira urte osoan zehar. Finean, edozer urte-sasoi da aproposa ihesalditxo bat egiteko Donostiara: 6 km-ko kostan paseatzeko, kafetxo bat edo kopa bat hartzeko, edota itsasora ematen duten lokaletan eta jatetxeetan afaltzeko, nazioarteko sona duen gastronomia ezagutzeko, spa batean itsasoari begira atseden hartzeko, jaialdi eta kultur ekitaldiez gozatzeko, sagardotegietan txotx egiteko, 4-5 metrora ere iristen diren olatuen indarra behatzeko, surfa, korrika edo mendi-ibiliak egiteko...

playa-de-la-concha-3© San Sebastián & Convention Bureau                                                               © San Sebastián & Convention Bureau

Horrez gainera, Donostia Turismoa & Convention Bureaurekin bat egindako bertako establezimenduek hamaika plan eta esperientzia proposatzen dituzte hiriaz gozatzeko, benetako donostiarren modura: bisita gidatuak auzoetan, mendi-ibiliak, pintxo-tourrak, euskal pilota-partidak, sagardoarekin lotutako esperientziak, bertako produktuak ezagutzeko txangoak, Gipuzkoa barnealdean edo kostaldean antolatutako txangoak, Iparraldeko kostaldea eta abar. Planei eta esperientziei buruzko informazio guztia honako helbide honetan kontsulta daiteke: www.sansebastianturismoa.eus/eu/eskaintzak/bestelako-jarduerak

playa-de-la-concha-4@basquecountryspirit                                                                                   © San Sebastián & Convention Bureau

Baina Donostia Kontxako badia baino askoz ere gehiago da...

Gainera, gomendatzen dugu hiriko auzoetan sartzea eta txokorik autentikoenak eta hain ezagunak ez direnak ezagutzea. Donostia Kontxako badia baino askoz ere gehiago baita. Gida berriek, online edukiak eta gizarte-sareek hiriko auzoak eta inguruak ezagutzeko gonbita egiten dute: baso sorginduak, haitzuloak eta ur-jauziak, jauregiak, eskulturak, Donostiako giroa, jaiak eta tradizioak, Belle Époque garaira eramango gaituzten kaleak eta arkitektura, ibilbide gastronomikoa auzo bakoitzeko pintxopote ospetsuekin… Auzoetako planei eta ibilbideei buruzko informazio guztia honako helbide honetan ikus daiteke:

www.sansebastianturismoa.eus/eu/egin/donostia-auzoz-auzo

Travellers’ Choice Hondartzak 2018 sarien Espainiako irabazleak

Mundua

6. Kontxako hondartza, Donostia, Euskadi.

Europa

1. Kontxako hondartza, Donostia, Euskadi.
9. Ses Illetes hondartza, Formentera, Balear uharteak.
10. Las Canteras hondartza, Las Palmas Kanaria Handikoa, Kanaria uharteak.

Espainia

1. Kontxako hondartza, Donostia, Euskadi.
2. Ses Illetes hondartza, Formentera, Balear uharteak.
3. Las Canteras hondartza, Las Palmas Kanaria Handikoa, Kanaria uharteak.
4. Maspalomas hondartza, Kanaria Handia, Kanaria uharteak.
5. Lagunas eta El Cotillo hondartza, La Oliva, Fuerteventura, Kanaria uharteak.
6. Sotavento hondartza, Costa Calma, Fuerteventura, Kanaria uharteak.
7. Playa Del Duque hondartza, Costa Adeje, Tenerife, Kanaria uharteak.
8. Cofete hondartza, Morro del Jable, Fuerteventura, Kanaria uharteak.
9. Catedrales hondartza, Ribadeo, Lugo, Galizia.
10. Muro hondartza, Mallorca, Balear uharteak.

Travellers’ Choice Hondartzak 2018 sarien nazioareko irabazleen zerrenda

Ranking  Europa  Mundo
Kontxako Hondartza, Donostia, Euskadi Grace Bay, Providenciales, Turk eta Caicos uharteak 
2 Elafonisi hondartza , Creta, Grezia Baia do Sancho, Fernando de Noronha, Brasil 
Falésia Hondartza, Olhos de Agua, Portugal Varadero Beach, Varadero, Kuba 
4 Fig Tree Bay, Protaras, Zipre Eagle Beach, Palm - Eagle Beach, Aruba 
5 Bournemouth Beach, Bournemouth, Erresuma Batua Seven Mile Beach, Playa de Siete Millas, Kaimán uharteak
 6 Kleopatra Beach, Alanya, Turkia Kontxako Hondartza, San Sebastián – Donostia, Euskadi 
7 Spiaggia dei Conigli, Lampedusa, Italia Clearwater Beach, Florida, AEB
8 Balos Lagoon, Kissamos, Grezia Seven Mile Beach, Negril, Jamaikl 
9 Ses Illetes Hondartza, Formentera, Espainia Bavaro Beach, Bávaro, Dominikar Errepublika 
10 Las Canteras Hondartza, Las Palmas de Gran Canaria, Espainia 

Norte Hondartza, Isla Mujeres, Mexiko

Travellers’ Choice Hondartzak 2018 sarien irabazle-zerrenda osoa, azken iritziak eta bidaiarien argazkiak ikusteko, bisitatu: www.tripadvisor.es/TravelersChoice-Beaches. Hala nahi duten bidaiariek, Twiterren ere jarraitu ahal izango dute elkarrizketa, #Travelerschoice traol-hitzarekin.


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago