Donostiak Estatuko turismoguneen errentagarritasun sailkapenaren goi-postuetan jarraitzen du

Excelturrek 2017ko balantzean argitaratutako datuen arabera, urtea oso positiboa izan da, %9,5eko hazkundeekin, hiri-helmugen errentabilitateari dagokionez eta %6ko enpleguaren batez besteko igoerarekin.

Ernesto Gascok, Turismo zinegotziak, honako adierazpenak egin ditu: “Donostiak urte turistiko positibo baten onurak jaso ditu, eta berriro ere, errentagarritasunari dagokionez, lehen postuetan kokatzen da. Bartzelonak, ezegonkortasun politikoa dela eta, jaitsiera garrantzitsuak izan dituen arren, errentabilitate turistikoaren buruan jarraitzen du 101,5 eurorekin turistako. Hurrengoa Donostia da, 91,6€rekin, Palma Mallorcakoa 80,2€rekin, Cadiz, 73,6€rekin, Madril 72,4 €rekin, Malaga 69,7€rekin eta Sevilla 67,1€rekin.

ranking 1

Donostiako datuak onak dira; hots, 2016arekin alderatuta, Europako Kultur- Hiriburua izandako urtea, errentagarritasunari dagokionez %2,6ko hazkundea izan du eta enpleguari dagokionez %5,8.

ranking 2

“Donostian turismoak sortzen duen enpleguak, 2017an, 3.181 afiliatu sortu zituen gizarte segurantzan, sailkapenean hemeretzigarren postuan kokatu arren, Bilboren azpitik, 3.787 afiliatu erregistratu baitzituen” adierazi du Ernesto Gascok.“Gauzak ondo egiten ari gara eta badirudi hazten jarraituko dugula, aurreikuspen turistikoak eta hirian hotel berrien irekierak kontuan hartuta. Hala ere, Donostiako ekonomian oinarrizkoa den sektore honekin lanean jarraitu behar dugu”.

Excelturren datuen arabera, enpleguari dagokionez, Donostiako hazkundea, ehunekoetan, Estatu- mailako laugarren onena da, soilik Sevilla, Avila eta Santa Cruz Tenerifekoaren atzetik. 

 


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago