2018 urtea kongresuei dagokienez urte ona izatea espero da

Jada 46 ekitaldi profesional eta 7 azoka konfirmatu dira Donostian 2018 urterako, eta kopurua igoko da urteak aurrera egin ahala. Dagoeneko 37 kongresu lotu dira 43.005 gaualdirekin, 4 batzar 1.910 gaualdirekin, eta 5 jardunaldi/seminario 3.395 gaualdirekin. Pizgarri bidaiei dagokienez, hainbat bidai konfirmatu dira, batez ere Estatu Batuak, Alemania eta Frantziatik.

Aipagarria da, 46 ekitalditik, 32 nazioartekoak direla, hots %70a. Donostia Tursimoa & Convention Bureauren Gida Planaren ardatz estrategikoaren baitan kokatzen da nazioartekotze eta desestazionalizazio estrategia lagunduko dituen Kongresu-turismoa bultzatzea.


Hainbat ekitaldi aipagarri:

- XV Certamen de la Creatividad (apirilak 12-14), nazioarteko 1800 parte-hartzailerekin.

- LUBMAT 2018- Lubrication Management and Technology Conference (ekainak 5-6), nazioarteko 300 parte- hartzailerekin.
- IBERIAN MICE FORUM (uztailak 1-2), nazioarteko 100 parte- hartzailerekin.

- Graphene Week (irailak 9-14), nazioarteko 850 parte- hartzailerekin.

- European Ecosystem Services Conferences (ESP) (urriak 14-19), nazioarteko 600 parte- hartzailerekin.

- Automotive Glazing Europe (azaroak 15-16), nazioarteko 150 parte- hartzailerekin.

- GEDET- Reunión del Grupo de Dermatología Estética y Terapéutica de la Academia Española de Dermatología (azaroak 15-17), nazioarteko 400 parte- hartzailerekin.

- II Salón Internacional de Cómic y Manga- COMIDK (martxoak 16-18 marzo), nazioarteko 7500 parte- hartzailerekin.

 


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago