Berrikuntzaz beteko da Donostia

Donostia WeekINN - Donostiako Berrikuntzaren Astearen laugarren edizioa Sustapen Ekonomiko, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoko Zinegotzitzak antolatu du Donostiako Sustapenaren bitartez eta urriaren 23tik 27ra izango da. Horrela, berrikuntzarekin zerikusia duten 200 ordu baino gehiago jarduerak izango dira hirian. Hitzaldietarako eta saioetara doan sartu ahalko da. Hor, nazioarteko adituek, enpresek, ikerketa-zentroek, elkargoek eta zenbait sektoretako eragileek gure hiriaren ekosistema berritzaileak aldaketarako, hazteko eta kohesioa lortzeko eragile duen balioa nabarmenduko dute.

Ernesto Gasko alkateordeak hauxe adierazi zuen: "WeekINN astearen laugarren edizio hau Donostiaren historian berrikuntzari buruz, eta hedaduraz, talentuari buruz egin den herritarren adierazpen edo erakusgarririk garrantzitsuena da ekitaldi kopuruari erreparatzen badiogu, baina bereziki Donostiako zenbait erakunderen parte-hartze masiboarengatik eta inplikazioarengatik. Gure hiria nazioarteko erreferente bihurtu dute".

Astebetean Donostia Berrikuntzaren hiriburu bihurtuko da berriz. Donostiako Sustapenak bultzatuta, WeekINN astearen laugarren edizioak askotariko eta kalitatezko programazio baten egin du berriro. Horrela, 78 ekitaldi baino gehiago izango dira, besteak beste enpresetarako, unibertsitateko ikasleentzat, ikasleentzat, ikertzaileentzat eta herritarrentzat. Aurten 37 toki baino gehiagotan egongo dira hiri osoan zehar, eta 200 ordu baino gehiagoko jarduerak izango dira. Aurtengo nobedadeen artean aplikazio bat nabarmentzen da. Aplikazio horretan, zer jarduera antolatu diren kontsultatu ahalko da egunero, informazio zehatza, ordutegia eta lekua adieraziz. Horrez gain, zuzenean izena emateko aukera ere emango du. Bestalde, egunero blog bat idatziko da www.fomentosansebastian.eus web-orrian. Hor, Donostia WeekINN ekimenaren jarduera garrantzitsuenen laburpen bat egingo da eta mural grafiko bat jarriko da WeekINN jardueraren garapenarekin, Boulevarden jarriko duten herritarren Karpan marrazten joango direnak, garatzen diren kontzeptuak eta jarduerak kontuan hartuz.

Horrez gain, aurten, gai nagusi bat garatuko da Berrikuntzaren Astean: Connecting Talent - Berritzeko konektatzea pertsonen bidez. Horrekin Donostia Connecting Talent programa jakinarazi, hedatu eta indartu nahi dute. Izan ere, jarduera-programa hiru bloke nagusitan banatuta dago: hezkuntza, enpresa eta nazioarteko lotura. Esparru estrategikotzat hartzen dira talentuarekin lotuta dagoen hiri bat lortzeko. Azken finean talentua erakartzea, garatzea eta atxikitzea da helburua, haren sistema berritzailea indartuz.

2014. urtean lehen edizioa egin zenetik WeekINN alderdi guztietan hazten joan da, bai kopuruan, bai kalitatean, eta gaur egun oso ekitaldi garrantzitsua da. Partaidetza maila ere oso handia da: 2016. urtean 2.600 pertsonak hartu zuten parte antolatutako jardueren batean. Horrenbestez, berrikuntza ikerketa-zentro adituetara bakarrik ez dagoela mugatuta erakusten du ekitaldi honek; hiriaren eguneroko bizitzan ere badu bere lekua: saltokietan, ikastetxeetan, enpresetan eta abar. Azkenean, proiektu berritzaileak garatzeko berezko ekosistema bat sortu da.

WeekINN ekimenak karpa handia izango aurten ere, Donostiako Boulevarden, eta nahi duena doan sartu ahalko da, egun osoan. Berrikuntza eta teknologiak erakusten eremua izango da, eta robotika tailerretan eta teknologiak aztertzeko saioetan parte hartzeko aukera izateaz gain, proiektu ekintzaile berritzaile berriak ezagutzera emango dira. Halaber, Berrikuntzaren Astean zehar DonostiaINN enpresa-berrikuntzaren sariak banatuko dira berriz. Iaz lehen aldiz entregatu ziren, eta helburua da hiriko enpresek arlo horretan egiten duten esfortzua saritzea. Bi kategoria daude: finkatuta dagoen enpresari eta enpresa gazteari.

Berrikuntzaren Astea 37 egoitzetan garatuko da, eta 78 jarduera baino gehiago egingo dira. Horien artean hauek nabarmentzen dira:

- Astelehena, urriak 23: Donostiako gazteentzako jardunaldi bat izango da Kursaalen, beraien marka pertsonala lan dezaten, enplegua bilatzen laguntzeko eta profesionalki garatzeko. Andy Stalman izango da, nortasunean eta brandingean aditua dena. Horrez gain, bertako enpresek beraien beharrak azalduko dituzte eta zenbait stand izango dituzte hautagaiak artatzeko eta tailer praktikoak eta networking egiteko.

- Asteartea, urriak 24: Tech Talks zikloa hasiko da. Dinamikoa izango da eta teknologiak bankan, merkataritzan edo kirolean duen eraginari buruzko elkarrizketa ireki bat garatuko da. Barrabés.Biz, Real Sociedad taldeko, Kendu-ko eta Sabadell Bankuko adituak izango dira.

- Asteazkena, urriak 25: egun horretan, Udaletxeko osoko bilkuren artean Donostia Innovation League-ko finala izango da. Azken hiletan egin den eskola-txapelketari amaiera emango dio. Bost talde dira finalistak, Axular, St. Patricks, Jesuitak, Santo Tomas Lizeoa eta Luberri ikastetxekoak, eta Urumeako erronka ebazteko proposamenak azalduko dizkiete epaimahaikideei.

- Osteguna, urriak 26: DonostiaINN sari-banaketa Maria Cristina hotelean. Emilio J. Castilla izango da, Massachusetts Institute of Tecnology erakundeko talentua kudeatzeko programetan eta politiketan aditua dena Sloan School of Management zentroan.

- Ostirala, urriak 27: Donostiako Diseinu Eskola berria Miramar Jauregian aurkeztuko da, Barrabes.Biz-eko Aberto Barreiro adituaren hitzaldiarekin.

Bestalde, programazioaren beste bloke batean, Berrikuntzaren Astean zehar Donostiako 30 teknologia-zentro, enpresa eta ekintzaile inguruk dibulgaziozko hitzaldiak, robotika eta programazio tailerrak eta gizarte-ekintzailetza tailerrak emango dituzte Berrikuntza Gerturatuz zikloaren barruan.

Hauek dira 2017ko WeekINN ekimenaren laguntzaileak:

AEG, AFM, ALTZAKO BHI, ANGULAS AGUINAGA, ANTIGUA-LUBERRI BHI, ASOCIACIÓN DE EMPRESARIOS DE HOSTELERÍA DE GIPUZKOA, AXULAR LIZEOA, BANCO SABADELL, BARRABES.BIZ, BIODONOSTIA, BIRMINGHAM CITY COUNCIL, BIRMINGHAM CITY UNIVERSITY, CANARD DRONES, CATO BRANDS PARTNERS, CDTI, CEIT-IK4, CENTRO COMERCIAL GARBER, Ci BSC, BUSINESS SUPPORT CENTRE LTD., CIC BIOMAGUNE, CIC NANOGUNE, CITY OF ZAGREB, COUNTERCRAFT, DABADABA, DENEB MEDICAL, DIARIO VASCO, DO PLAY, EDUMOTION-Javier Miguel Garay, EIDE, EKILOR, ELKARGI, ENISA, ENRIQUE RODAL, ESTRATEGIA EMPRESARIAL, EUSKARA BILDUA, FARSENS, FEDERACIÓN MERCANTIL DE GIPUZKOA, FORO KEIRETSU EUSKADI, FORO TECH DEUSTO, GRAPHENEA, HARVARD KENNEDY SCHOOL, HISPAVISTA, HOTEL AMARA PLAZA, HOTEL MARIA CRISTINA, IAMETZA INTERAKTIBOA, IED MADRID, IKOR, IKUSI, ILINE MICROSYSTEM, INTIA, IURISMÁTICA, JESUITAK DONOSTIA, KENDU, LAUAIZETA BHI, LAZIO REGION, LIKUID NANOTEK, LINKEDINBRANDING, LISBON CITY COUNCIL, LURRARTE, MENTORES EN REFLEXIÓN EMPRESARIAL, MIT- INSTITUTO TECNOLÓGICO DE MASSACHUSETTS, MUNICIPALITY OF THE CITY OS THE SLOVAK REPUBLIC, NESPLORA, POLYMAT, REAL SOCIEDAD, RED.ES, RESTAURANTE ARIMA, SALA KELER, SAN SEBASTIAN SHOPS, SANTA TERESA IKASTETXEA, SANTO TOMAS LIZEOA, SAVVY SYSTEMS, SAYMA, SELCOACHING 360, SERIKAT, SINNPLE, SLOW FOOD, ST. PATRICK’S SCHOOL, SUMMA ALDAPETA, TECNALIA, TECNUN, TIM SMITHERS, UNIVERSIDAD DE BARCELONA, UNIVERSIDAD DE DEUSTO, UNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO, USANDIZAGA-PEÑAFLORID AMARA BHI, VICOMTECH-IK, VILNIUS CITY MUNICIPALGOVERNMENT ADMINISTRATIO, ZABALA INNOVATION
CONSULTING

 


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago