Donostia Ospitaleko minbizidun haurren saila #THEPINKFORCE kanpainari esker berrituko da

 #ThePINKforce “minbizi gutxiagoko eta haur zoriontsu gehiagoko mundua” kanpainak publikoaren harrera epela eta 7000 euroko diru-bilketa izan ditu. Bildutako diru-kopurua, haurrak inguru zoriontsuagoan egoteko erabiliko den Donostiako Unibertsitate Ospitaleko “Piratenea” onkologia pediatrikoko unitatea berritzeko erabiliko da.

Bilketa Donostia Turismoa & Convention Bureauren kide diren hainbat establezimenduren laguntzak ahalbidetu du: ASPANOGIrekin – Gipuzkoako onkologikoetako haurren guraso Elkartea- eta Star Wars R2-KT nahiz bere laguntzaile inperialekin elkarlanean antolatutako kanpainaren bitartez.

p-o-pink-force-azkena-1

Donostia Turismoa & Convention Bureauk, ASPANOGIk, R2KT enbaxadoreak eta bere laguntzaile inperialek antolatutako #ThePINKforce kanpaina oso arrakastatsua izan da: hirian zehar zabaldutako 15 itsulapiko solidarioren bidez 7000 € bildu dira. Donostiarrek eta bisitariek laguntza eskaini ahal izan dute kanpaina babestu duten SSTurismo&CB-ren kide diren establezimenduetan, itsulapikoetan dohaintzak eginez: Aquariuma, San Telmo Museoa, Donostiako hipodromoa, San Martin Merkatua, La Perla Talaso Sport, Hegalak, Hotel de Londres y de Inglaterra, Hotel Silken Amara Plaza, Garbera eta Petritegi sagardotegia.

p-o-pink-force-azkena-2

R2-KT enbaxadoreak eta bere laguntzaile inperialek establezimendu guztiak bisitatu dituzte itsulapikoak eman eta xedea abiatzeko. Publikoaren harrera beroa aipagarria da, baita haurrei (eta helduei) R2-KT ezagutzerakoan antzematen zitzaien poza ere.

Kanpainan jasotako funtsak Donostia Unibertsitate Ospitaleko “Piratenea” pediatria onkologikoko gunearen berrikuntzara bideratuko dira haurrek inguru alaiagoaz goza dezaten.

pinkforce-prentsa-oharra

R2KTren historia

R2-KT droidearen sorrera, Star Warseko kalitate zinematografikoko jantzien nazioarteko erakundea den 501 Legioaren fundatzaile Albin Johnsonen bizitzari lotuta ulertu behar da. 2005ean sortu zuen, alabari minbizia diagnostikatu ondoren. Robot txikia Katieren gustukoena zenez, Johnsonek alaba zaintzeko diseinatu zuen, Padmen droideak “Klonen erasoaldia” filmean egin zuen bezala. Albinek R2-aren sortzaileen laguntza izan zuen, aitaren ametsa egia bihurtzeko edozer egiteko prest baitzeuden eta droidearen jatorrizko kolorea alabaren gustukoenarekin aldatu zuen: arrosa. Oparitu ziotenetik ez ziren banatu eta droidea alabarekin egon zen azken egunetan ere.

Ordutik, Star Wars komunitatearekin batera, 501 Legioa eta R2-KT elkarlanean aritu dira gaixotasunaren kontrako funtsak biltzeko, haurren minbiziaren kontrako borrokaren nazioarteko sinbolo bilakatzeraino. Droideak eragin nabaria izan du Star Wars Komunitatean eta “VII: Star Wars Indarra Esnatzen” atalean agertu da. Mundu osoan R2-KT droidearen baimendutako 3 ale daude soilik, eta Donostiakoa da horietako bat. Irabazi asmorik gabe, arazoak dituzten haur eta helduak zoriontsu egiteko eta ekintza solidarioetarako funtsak biltzeko ahaleginak egiten dituzte.

 


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago