Donostia Turismoako Convention Bureauk IBTM Nazioarteko Kongresu Azokan parte hartuko du

Donostia Turismoako Convention Bureauk IBTM Nazioarteko Kongresu Azokan parte hartuko du IBTM Nazioarteko Kongresu Azokan parte hartuko du

IBTM 2023

  • Donostia Turismoaren delegazio bat, 13 enpresa bazkideren ordezkariekin batera, Bartzelonako IBTM Azokan egongo da azaroaren 28tik 30era, Basquetourren eskutik.
  • DSS Turismoak eta bere enpresa bazkideek hitzorduz beteriko agenda izango dute profesionalen topaketa horretan. Azoka mundu osoko negozio eta kongresu bidaien sektoreko garrantzitsuenetako bat da.

IBTM azoka Bartzelonan egingo daazaroaren 28tik 30eraeta negozioen arloko bileren, pizgarrien, bidaien, kongresuen eta ekitaldien sektoreko hitzordu garrantzitsuenetakoa da. Urtero, 150 herrialdetako 15.000 parte hartzailetik gora biltzen ditu, horien barne direla alor hauetako ordezkari instituzionalak: kongresu eta ekitaldiak, biltzarretarako espazioak, hotelak, helmuga turistikoak, teknologia, negozio bidaiak, ekitaldietarako zerbitzu hornitzaileak eta bisitari profesionalak, besteak beste.

Donostia Turismoarekin batera 13 enpresa bazkidek parte hartuko dute hitzaldian: Kursaal Congress Centre, Ficoba Exhibition Centre eta Aquarium, Basque Destination, Hagoos, Your Basque Country, INbasque, GS Incoming eta Mimo Bite The Experience DMCak, eta Silken Amara Plaza, Hotel de Londres y de Inglaterra, María Cristina, Tres Reyes San Sebastián eta Arrizul hotelak. .

Establezimendu bazkideak funtsezko elementua dira hiriaren turismo sustapenerako eta Donostiaren irudia indartzen dute kalitate handiko azpiegitura, zerbitzu eta baliabide bikainak eskaintzen dituen negozio helmuga gisa.

Donostiak Basquetourren eskutik parte hartuko du azokan eta Basque Country erakustokian egongo da. Bartzelonan, Donostiako delegazioaren agenda nazioarteko merkatuetako eragileekin eta Estatu Batuetako bezero potentzialekin antolatutako bilerez gainezka egongo da. Lan bilera hauetan, Donostia Turismoaren Convention Bureau bulegoko arduradunek hiriak segmentu honetako bileren helmuga gisa eskaintzen dituen aukerak azalduko dizkiete agentzia interesdunei eta etorkizuneko lankidetza bihurtu ahalko diren kontaktu berriak ezarriko dituzte.

MICE sektorea Donostia Turismoaren Plan Zuzendariaren ardatz nagusietako bat da. Plan horrekin turismo jasangarriaren eta segmentu estrategikoei zuzendutako sustapenaren aldeko apustua egin da, hala nola MICE sektorea, hirira talentua eta ezaguera ekartzen duena eta Donostia nazioarteko esparruan posizionatzen duena.