Donostia Turismoak pista joko bat aurkeztu du Donostiako historiari eta euskarari buruz ikasteko

Ginkana: “Donostia eta bere milurteko hizkuntzaren misterioak”

    • Donostia Turismoak ginkana digital bat sortu du, 4 hizkuntzatan, bisitari eta herritarrentzat. Bertan, doan eta modu atseginean ikasi ahalko dute hiriaren historiari eta bere hizkuntza zaharrari buruz, euskarari buruz.
    • Ekintza hau erakundeak egin duen helmugaren benetakotasuna eta donostiar nortasuna indartzeko apustuaren esparru barruan kokatzen da, hartara euskal kultura eta hizkuntzaren balioa azpimarratuta.

ginkana

Donostia Turismoko Plan Zuzentzaileak turismo jasangarri, orekatu eta kalitate handikoa bultzatzen du eta, bere lan ildoen artean, helmugaren nortasuna eta benetakotasuna sustatzea sartu du: kultura, berezitasunak, tradizioak eta bere hizkuntza zaharra, euskara, alegia.

Hiriek elkarrekiko gero eta antza handiagoa dute, eta, bisitariek, ordea, benetakotasuna eta helmugari ukitu berezi eta desberdina ematen dion hori bilatzen dute. Horrek gure hizkuntza eta kulturaren garrantzia azpimarratu eta nazioarteko mailan ezagutzera emateko aukera ematen digu.

Horregatik, udaleko Euskara sailaren laguntzarekin, pista joko edo ginkana digital bat garatu da, 4 hizkuntzatan, bisitariek zein herritarrek hiriari, bere historiari, kulturari eta hizkuntzari buruz ikas dezaten, modu jostagarrian.

 ginkana 1

Ginkana iragartzeko helburuarekin, gaurtik aurrera, lehiaketa bat jarriko da abian Donostia Turismoaren sare sozialetan. Parte hartzaileek bi lagunentzako bazkari bat irabazi ahalko dute Petritegi sagardotegian. Lehiaketak abenduaren 3ra arte iraungo du, Euskararen Egunera arte. Denbora horretan zehar, galdera berriak argitaratuko dira aldian behin, joko moduan, Donostia Turismoaren Instagrameko profilean (@sansebastiantourism). Galdera hauek ginkana gogorarazteko eta gure historia eta hizkuntzari buruz ikasten jarraitzeko balioko dute.

ginkana 2

Lehiaketari buruzko informazio guztia eta oinarriak www.sansebastianturismoa.eu webgunean argitaratu dira.

Ginkanarako QR kodea eta esteka:

QR Ginkana

https://gymkanaturistica.com/game/?pin=donostia