DSS Turismoak eta EZEGUI zeliakoen elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Donostia Turismoak eta EZEGUI-k* lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, hirian zeliakoentzako eskaintza seguru baten komunikazioa bermatzeko

firma ezegui

Horretarako, interesa duten ostalaritzako establezimenduei aholkuak eta prestakuntza eman eta ziurtagiri bat eskuratzeko aukera ematen die EZEGUI-k.

Donostia Turismoak prestakuntza jasotzeko aukeraren berri emango die bere establezimendu elkartuei, eta online euskarrietan eskaintzen duen informazioan EZEGUI-k ziurtatutako hiriko establezimenduak soilik sartuko ditu, eskaintzaren segurtasuna bermatzeko.

Era berean, EZEGUI-k zeliakiaren arloan prestakuntza jaso duten DSS Turismoko establezimendu elkartuak sartu egingo ditu bere argitalpen espezifikoetan, eta establezimendu horiei buruzko informazioa eguneratuko du, DSS Turismoak informazio eguneratua izan dezan beti.

*EZEGUI Zeliakoen, beraien senitartekoen eta tratamendu medikoetan glutenik gabeko elikadura-dietak barne hartzen dituen gaixotasunen bat daukatenen irabazi-asmorik gabeko elkartea da.