Donostiak Berlingo ITB Azokan sustatuko du hiria

  • Berlingo ITB Azoka, munduko turismo industriaren liderra, martxoaren 7tik 9ra bitartean ospatuko da eta turismoaren sektoreko profesional nagusiak bilduko ditu.
  • Donostia Turismoa azokan presente egongo da, Basquetourren bitartez, Donostia helmuga turistiko jasangarria den hiri gisa sustatzeko. Donostia Turismoaren bazkide diren hainbat enpresek ere hartuko dute parte azokan: Local Expert Tours, Basque Destination, Amara Plaza eta Tres Reyes San Sebastián hotelak.
  • Alemaniako merkatutik datozen eta Donostiara iristen diren bisitarien kopurua % 137 hazi da 2022an; izan ere, bisita gehien egiten digun laugarren herrialdea da Alemania.

Itb 2023

izango da, non 180 herrialde baino gehiagoko profesionalak bilduko diren. Aurtengo azoka, berriz ere, aurrez aurrekoa izango da, eta, lehenengo aldiz, soilik publiko profesionalei irekita egongo da. Donostiako turismo erakundeak, Basquetourren bitartez, koerakusketari moduan hartuko du parte, martxoaren 7tik 9ra bitartean, Donostia publiko profesionalaren aurrean (agentziak, tour operadoreak, hedabideak, influencerrak…) helmuga turistiko jasangarria den hiri gisa sustatzeko.

Cristina Lagé Turismo Iraunkorreko zinegotziaren hitzetan, “garrantzitsua da Donostia azoka horretan agertzea, turismo industriaren topaketa nagusietako bat baita mundu mailan. Donostia hiriak helmuga turistiko gisa eskaintzen duena ezagutarazteko abagunea aprobetxatu nahi dugu, kultura-, kirol- eta gastronomia-turismoaren aldetik eta MICE helmuga gisa dituen ezaugarriak nabarmenduz”.

Erakustokian emango den arretaz gain, Donostia Turismoak agenda beteta izango du agentziekin eta tour operadoreekin hitz egiteko. Donostia Turismoren bazkide diren hainbat enpresek ere hartuko dute parte koerakusketari gisa: Local Expert Tours, Basque Destination, Amara Plaza hotela eta Tres Reyes hotela.

Alemania, lehentasunezko merkatua Donostiako turismoarentzat

Alemania lehentasunezko merkatuetako bat da Donostiako turismoarentzat, gehien bisitatzen gaituen 4. herrialdea delako. Gainera, Alemaniako merkatua % 137 hazi zen 2022an (69.821 bisitari) eta gainditu zuen 2019ko bisitari kopurua, pandemiaren aurreko urtekoa.

Alemaniako merkatua, hain zuzen, azken urteotan gehien hazi direnetakoa da. 2011n, Alemaniak 7. lekua zuen gehien bisitatzen gintuzten herrialdeen sailkapenean, eta bisitariek 26.937 gau bakarrik igaro zituzten gure hirian (% 5,05). Alemaniatik etorritako bisitarien kopurua azken urteotan izaten ari den igoera ikusita, hiriarentzat garrantzitsua da azoka horretan agertzea, Donostia posizionatzeko eta hiriko helmuga, city break edo touring motako helmuga turistiko bihurtzea lortzeko.