Donostia Turismo & Convention Bureauk #GureDonostia Instagrameko lehiaketa antolatu du hiriko auzoak goratzeko

p-o-lehiaketa

  • Lehiaketaren helburua da hiriko auzoetan ezkutatutako esperientziak eta txokoak partekatzea. Hala, turistak eremu zabalagoan mugitzea bultzatuko nahi da, eta, aldi berean, Donostia errealago bat erakutsi.
  • Argazkiak Instagramera igo daitezke irailaren 20a eta urriaren 9a artean #GureDonostia traolarekin eta dagokion auzoaren traolarekin.
  • Facebooken boto gehien lortutako argazkiei 4 sari (ihesaldi gastronomikoaren edo erromantikoaren artean bat hautatu beharko da) emango zaizkie, zehaztutako sail bakoitzeko bana. Argazki onenari emandako epaimahaiaren sari berezia ere egongo da. Donostia Turismoaren irudia jasotzen duen katalogoetako baten azal bihurtuko da argazki hori eta, gainera, ihesaldi bat lortuko du.

Donostia Turismo & Convention Bureauk, Instagramen kontu bat duen edonor #GureDonostia lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi du, Donostiako auzoetako txoko gogokoenak erakuts diezazkigun. Argazkia sortzailea izatea eta toki, esperientzia edo ikuspegi berezia eta ezberdina erakustea baloratuko da. 

Horren helburua Donostia Turismoren Gida Planeko ardatzetako bat bultzatzea da; hau da, turismoa deszentralizatzea. Horrela, bisitariak hiriko zonalde desberdinetan banatzea bultzatu, gune batzuk saturatzea ekidin, eta, era berean, auzoetako saltokiak eta jatetxeak dinamizatzea lortu nahi da. 

Lehiaketako parte- hartzaileek 5 argazki aurkeztu ahal izango dituzte gehienez. Argazkiak Instagramen igo behar dira #GureDonostia traolarekin eta irudia hartu deneko auzoaren traolarekin. Auzoak 4 eremutan sailkatu dira:

ÁREA 1 EREMUA ÁREA 2 EREMUA ÁREA 3 EREMUA ÁREA 4 EREMUA
ANTIGUO AMARA EGIA PARTE ZAHARRA
IGELDO RIBERAS ULIA ERDIALDEA/CENTRO
IBAETA AMARA BERRI BIDEBIETA GROS
AÑORGA LOIOLA- TXOMIN INTXAURRONDO
ZUBIETA MARTUTENE ALTZA
AIETE
MIRAMON

Donostiarren parte-hartze aktiboa bilatzen da, hiritarrak berak izan daitezen beraien txoko eta esperientzia gustukoenak gomendatzen dituztenak. Horretarako, kanpaina bat egingo da Dbus, markesina eta sare sozial nagusietan. Gainera, Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetza Sailak lehiaketaren hedapenean lagunduko du.

Sariak

Epaimahaiaren saria (argazki garaile bat)

Epaimahaiaren sari berezia ere emango da, eta argazki hori izango da Donostia Turismoko irudien katalogo bateko azala. Gainera, 2 lagunentzako ihesaldia irabaziko du. Horrek esperientzia eta ostatu gau bana biltzen ditu eta aukeratu beharreko gosaria sartuta du.

Eremu bakoitzeko saria (4 argazki garaile)

Lehiaketaren 4 irabazleek Donostia Turismoko ihesaldi bat irabaziko dute 2 lagunentzat, eta horren baitan esperientzia bat eta ostatu gau bat izango dute gosari eta guzti (hurrengo zerrendaren arabera aukeratu beharrekoa).

Hautatu beharreko saria (2 lagunentzat)

  1. 1.- Ihesaldi gastronomikoa. Sagardotegi Menua (1 gau Donostiako hotel batean + sagardoaren museoa + bazkaria edo afaria sagardotegi tradizionalean).
  2. 2.- Ihesaldi erromantikoa Termetako Zirkuituarekin (1 gau Donostiako hotel batean + 2 orduko zirkuitu termala La Perlan).

 

Epaimahaia

5 instagramerrek eta Donostiako Turismoko teknikari batek osatutako epaimahaiak, Epaimahaiaren Sari Berezia irabaziko duen argazkiaz gain, eremu bakoitzeko hiru argazki finalistak hautatuko ditu. Honako hauek dira epaimahaiko kide izango diren instagramerrak:

  • Ido & Su - @sistersandthecity
  • Idoia Urbieta - @donosbords
  • David Méndez - @gandafro
  • Fernando López - @igersdonostia
  • Itziar Blanco - @galletita87

Eremu bakoitzeko argazki irabazlea finalisten artean Facebooken boto gehien eskuratu duena izango da. Facebookeko bozketa urriaren 15etik 26ra bitartean egingo da Donostia Turismo erakundearen profilean: www.facebook.com/sansebastian.turismo